
Peñakidearen Egunak jai zuri-gorria eraman du Artziniegara
Peñakidearen Egunak jai zuri-gorria eraman du Artziniegara
Arabako udalerriko Peña Tiburon izan da anfitrioia, duela 6 urte bezala
Denboraldia amaituta, Athletic Clubeko peñakideek gaurko eguna bere jaia ospatzeko markatuta zeukaten egutegian. Ohikoa denez, lehiaketa amaitu eta astebetera. 2017an bezala, Elkartearen bozketak jai giroa berriro Artziniegara eramatea erabaki zuen. Eta Araialdeko herriak besoak zabalik hartu ditu bertaratutako guztiak Peña Tiburonen eskutik. Goizalde Santamarina eta Gorka Cubes izan dira Zuzendaritza-Batzordeko ordezkariak.
Jaieguna, eguraldi oso onarekin, goizeko 11:00etan hasi da bandera altxatzea eta txupinaren jaurtiketarekin. Bilboko Salbatzaile taldeko dantzariak egon dira eta 13:00etan Inaxio Perurenak herri kirolen erakustaldia egin du. Triki poteoaren ondoren, 15:00etan herri bazkaria izan da Artziniegako frontoian. Arratsaldean musikak hartu du lekukoa Goiko Plazan, Primo Bayo, Lowe & Friends, Otegi Romerian, Metalmania eta DJ Pytxarras taldeekin.
Eta egun berezi honetan, gainera, 'Mañana será león' eta 'Leona del Año' sariak eman zaizkio peñakideek proiekzio handienekotzat eta erregularragotzat jo duten jokalariei. Aurten Unai Gomez eta Clara Pinedok jaso dituzte errekononimendu horiek.
Muskizen 2014an hasitako ohiturari eusten dio horrela Peñakidearen Egunak, joan den denboraldian Beurkon suspertu zena pandemiak eragindako geldialdi urteen ondoren.