
Itxiera handia izan du AC Cup-en lehen edizioak
Itxiera handia izan du AC Cup-en lehen edizioak
Athletic Clubek 20.000 lagun baino gehiago bildu ditu oinarrizko futboleko txapelketan
Athletic Clubek bere esker ona adierazi nahi du AC Cup-ek bere lehen edizioan izan duen harrera bikainagatik. Atseburu osoan zehar, Estatu osoko 338 taldetako 5.000 futbolarik baino gehiagok aurrekaririk gabeko kirol-ekitaldi baten protagonista izan dira Bizkaian. Gainera, San Mamesera, Lezamara eta inguruko beste hamaika egoitzetara 20.000 pertsona baino gehiago hurbildu dira txapelketaren baitan.
Zorionak eman nahi dizkiegu AC Cupeko parte-hartzaile eta ekitaldiren batera bertaratu diren guztiei, futbol giro paregabea arnastu baita, milaka neska-mutilentzat une ahaztezinak sortuz. San Mameseko inaugurazio handitik hasi eta Katedralean eta Lezamako kirol-instalazioetan jokatu diren finaletaraino, hiru egun eder izan dira.
ARGAZKI BILDUMA IKUSI
Era berean, Klubak eskerrak eman nahi dizkie txapelketan parte hartu duten Bizkaiko egoitza guztiei txapelketa garatzeko esakini duten laguntza paregabeagatik. Bide berean, Athletic poztu egiten da bertaratze handiak udalerri anfitrioi bakoitzean izan duen inpaktu baikorrarengatik.
Hiru egunetan 1.000 partida baino gehiago jokatu ondoren, hauek izan dira talde txapeldunak kategoria ezberdinetan:
- Kimuak Emakumezkoa – Athletic Eskola
- Haurrak Emakumezkoa – Atlético de Madrid
- Kimuak Gizonezkoa 2011 – Athletic Club
- Kimuak Gizonezkoa 2012 – CD Oberena
- Haurrak Gizonezkoa 2010 – Real Zaragoza
- Haurrak Gizonezkoa 2009 – Villarreal CF
Lehen edizio frenetiko baten ondoren, Athletic lanean ari da dagoeneko datorren urtean AC Cup txapelketa indar gehiagorekin itzul dadin, parte-hartzaile guztientzako nobedadeekin eta, jakina, aurten antzeman diren hobetu beharreko arloak konponduta.