Oihane Hernandez Espainiako Selekzioak deitu du

Oihane Hernandez Espainiako Selekzioak deitu du

Defentsa zuri-gorria Australia eta Zeelanda Berrian jokatuko den Munduko Txapelketarako prestaketa zerrendan sartu da

Oihane Hernandez Athletic Clubeko defentsa Espainiako Selekzioak deitu du Australia eta Zeelanda Berriko Munduko Txapelketa jokatu aurreko 30 jokalarien zerrendarako. 30 jokalari horiek stage bat egingo dute Benidormen, hilaren 19tik 23ra, eta Asturiasera joango dira 27an, Avilesen, Panamaren aurkako lagunarteko partidarako.

Zerrenda 23 futbolarira murriztuko da ekainaren 30ean, Jorge Vildak aurtengo udako Munduko Koparako behin betiko zerrendaren berri emango duen egunean.