Oihane Hernandezek eta Valdezatek ez dute Athletic Cluben jarraituko

Oihane Hernandezek eta Valdezatek ez dute Athletic Cluben jarraituko

Berritzeko eskaintzak ez onartu ostean, ekainaren 30ean amaituko da Klubarekin duten lotura

Oihane Hernandez eta Oihane Valdezate jokalariek kontratua berritzeko eskaintzak ez onartzeko erabakiaren berri eman diote Athletic Clubi, eta ekainaren 30ean emango diete amaiera Lezamako etapari.

Oihane Hernandez 2015/2016 denboraldian sartu zen zuri-gorrien harrobian, Erandioko Betiko Neskak taldean aritu ondoren. Lehoi bezala jokatu zuen lehen partida 2019ko urtarrilaren 5ean izan zen, filialean lau denboraldi egin ondoren. Ordutik 109 neurketa jokatu ditu guztira eta hiru gol lortu ditu zuri-gorriz jantzitako bost denboraldietan. Gainera, Sopelakoak Espainiako selekzio absolutuarekin ere jokatu du.

Oihane Valdezatek, berriz, 122 partida jokatu eta sei gol sartu ditu kamiseta zuri-gorriarekin. Trapagakoa 2016/2017 denboraldian iritsi zen Lezamara, filiala indartzeko, kimu mailatik Pauldarrak taldean hezi ondoren. Hiru denboraldi egin zituen bigarren taldean eta 2019ko apirilaren 13an egin zuen debuta elitean.

Athletic Clubetik eskerrak eman nahi dizkiegu bai Oihane Hernandezi bai Oihane Valdezateri etapa honetan erakutsitako dedikazio eta profesionaltasunagatik, eta aurrerantzean zorterik onena opa diegu ibilbide pertsonal eta profesionaletan.