
Garazi Muruak 2024ra arte berritu du
Garazi Muruak 2024ra arte berritu du
Kapitain zuri-gorriak beste denboraldi baterako konpromisoa hartu du Athleticekin eta hamar urte beteko ditu lehoi gisa
Athletic Clubek eta Garazi Muruak (28 urte) akordioa itxi dute futbolariaren kontratua denboraldi batez luzatzeko, 2024ko ekainaren 30era arte, urtebete gehiagorako aukerarekin. Defentsak hamargarren denboraldia osatuko du Klubean, guztira 178 partida ofizial jokatu ondoren. Kapitainak, aurreko denboraldian taldearekin lehiatu ezin izan duenak, sendatze-prozesuarekin jarraitzen du, joan den martxoan bizkarreko arazo batean ebakuntza egin baitzioten. Denboraldiaurre honetarako getxoztarrak taldearekin lanean hasteko aukera izatea espero da.
🎙️ #Garazi2024
— Athletic Club ♀️ (@AthleticClubFem) June 14, 2023
"Oso talde gaztea eta kalitate handikoa dugu. Jokalari gazteenei lehen taldean egonkortzen lagundu ahal diedala uste dut"#AthleticClubFem 🦁 pic.twitter.com/LApD6Gci0E
Bizkerre FT taldean hezia, defentsa 2010ean iritsi zen Lezamara, bigarren talde zuri-gorriaren lerroak indartzeko. Harrezkero, eta East Tennessee State University-n ikasketak burutzeko Estatu Batuetara joan zen urtebeteko esperientzia kontuan izanik, Murua lehen talderako urrats sendoak emanez joan zen. Bere debuta 2015eko martxoaren 1ean izan zen eta Lehen Mailan geratzea lortu zuen, gainera, 2015-2016 denboraldian liga titulua lortzeko. Lehen kapitaina eta izaera gogorreko defentsa, kontratu berritzearekin Athletic Clubekin maila gorenean hamarkada oso bat beteko du eta lehoi bezala 200 neurketeta jokatzetik gertuago egongo da.
Ibaigane Jauregian egindako sinadura-ekitaldian, Jon Uriarte presidentea eta Xabi Arrieta emakumezkoen taldeen kirol-zuzendaria izan ziren jokalari zuri-gorriarekin. "Talde oso gaztea dugu, kalitate eta proiekzio handikoa. Niretzat ohorea da eraldatze honen parte izatea eta jokalari hauei Athleticen lehen taldean egonkortzen laguntzea. Hemen jokatzearen esanahia zein den transmititzen ere lagunduko dut", adierazi du Muruak.