
Lagunartekoa Real Racing Cluben aurka CD Cayonen zelaian
Lagunartekoa Real Racing Cluben aurka CD Cayonen zelaian
Athletic Clubek eta Santanderreko taldeak elkarren aurka jokatuko dute uztailaren 27an, osteguna, Saronen (Kantabria)
Athletic Clubek Santanderko Real Racing Cluben aurka jokatu du uda honetarako bere seigarren prestaketa partida. Neurketa Kantabriako Santa Maria de Cayón herrian izango da, 19:00etan.
Lagunarteko partida hau Chivas (uztailak 16), Necaxa (uztailak 19), Celtic (abuztuak 1), Eibar (abuztuak 3) eta Manchester Uniteden (abuztuak 6) aurka iragarritakoei gehituko zaie.
Real Racing Club 12. postuan sailkatu da zilarrezko mailara itzuli den denboraldian, 54 punturekin. Bi taldeek 189 aldiz jokatu dute elkarren aurka historian zehar, horietatik 90 Lehen Mailan.
Elkarren arteko azken norgehiagoka 2019-20 denboraldian izan zen. Lagunartekoa Sardineron jokatutakoa eta Real Racing Clubek irabazi zuen 2-1eko emaitzarekin.