
Lehen taldea |
Lagunartekoa SD Eibarren aurka Las Llanasen abuztuaren 3an
Lagunartekoa SD Eibarren aurka Las Llanasen abuztuaren 3an
Lehoiek Joseba Etxeberriak entrenatutako taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak 19:00etan
Athletic Clubek beste lagunarteko bat gehitu du bere denboraldi-aurrerari. Bosgarrena SD Eibarren aurkakoa izango da, abuztuaren 3an, 19:00etan, Las Llanasen, Sestao River Cluben zelaian. Ernesto Valverderen taldeak aspaldiko ezagun bat izan du aurkarien aulkian, Joseba Etxeberria.
Norgehiagoka abuztuko lehen astean izango da, denboraldi-aurreko bi proba gogorren artean: Celtic FC (hilaren 1ean) eta Manchester Uniteden (6an) artean, alegia.