
Kluba |
Inbentarioa eta denboraldi berriaren prestaketa Athleticen denda ofizialetan
Inbentarioa eta denboraldi berriaren prestaketa Athleticen denda ofizialetan
Osteguna, hilak 22, izango da ekainean establezimendu fisikoak irekiko diren azken eguna. Klubeko online dendak normaltasunez eskainiko du zerbitzua
Athletic Cluben lau denda ofizialak –San Mames, Rekalde, Max Center eta Mazarredo– itxita egongo dira ekainaren 23tik, ostirala, hilaren amaiera arte, inbentario eta denboraldi berrirako prestaketa lanak direla eta.
Lan horiek ez diote eragingo online dendari, eta normaltasunez eskainiko du zerbitzua.
Establezimendu fisikoak uztailaren 1ean irekiko dira berriro, ohiko ordutegian:
- San Mames eta Mazarredo: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 20:00etara. Igande eta jaiegunetan, 10:00etatik 19:00etara.
- Rekalde Zumarkalea: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
- Max Center Merkataritza-Gunea: astelehenetik larunbatera, 10:00etatik 22:00etara. Igande eta jaiegunetan, itxita.