Igande honetan, Ene Kantak Jai Erraldoia San Mamesen

Igande honetan, Ene Kantak Jai Erraldoia San Mamesen

Gure athleticzale txikienen festara joango diren pertsonentzako informazio interesgarria

Athleticek eta Ene Kantakek Klubaren 125. urteurrena ospatuko dute igande honetan, 17:00etan, San Mamesen. Badator Katedralera 'Jai Erraldoia', bere errepertorio guztiarekin: abestiak, erraldoiak eta kilikiak, abesteko, dantzatzeko eta, azken finean, bertaratzen diren guztiei gozatzeko aukera emango dietenak.

Eneko, Nerea, Astonauta, Satorjator eta San Mameseko agertokira arratsaldean igoko diren ezusteko gonbidatuekin batera, 5 konpartsetako 24 erraldoik hartuko dute parte. Jaialdia 17:00etan hasiko da eta futbol zelaiko ateak 16:00etatik aurrera irekiko dira.

Ekitaldirako sarrerarik oraindik ez baduzu, Athletic Clubeko sarreren webgunean eros ditzakezu, bazkideentzako eta Club Athletic-eko kideentzako deskontu bereziekin.

Gainera, San Mameseko 6 eta 7 ateen artean dauden txarteldegiak igandean irekiko dira 15:00etatik aurrera. Bazkideentzako eta Club Athleticentzako deskontua online salmentan bakarrik aplikatuko da.

San Mamesen ikusiko dugu elkar! Zure zain egongo gara!