
Bilbao Athletic, Basconia eta Gazte taldearen talde teknikoak
Bilbao Athletic, Basconia eta Gazte taldearen talde teknikoak
Gurpeguik, Llopisek eta Solaunek harrobiko lehen hiru taldeen lantaldeak zuzenduko dituzte
Carlos Gurpegui (Bilbao Athletic), Bittor Llopis (Basconia) eta Jon Solaun (Gazteen Ohorezko Maila) izango dira Klubeko harrobiko lehen hiru taldeen entrenatzaileak.
Ander Murillo izango da Gurpegiren eskuineko eskua. Hamar denboraldiz aritu zen Lezaman, horietako zortzi lehen taldean. Zipren botak zintzilikatu ondoren, AEK Larnacako kirol zuzendaria izan zen eta Asyl Lysis eta Karmiotissa taldeetako bigarren entrenatzailea. Azken denboraldian Leganesen Imanol Idiakezen laguntzaile izan da. Gainerakoan, Basconiako lantalde gehienak gora egingo du: Iñigo Lizarralde izango da teknikari analista; Armando Ribeirok Klubean hainbat urtez atezainen entrenatzaile izan den Dani Aranzubia ordezkatuko du, eta Mikel Legarreta izango da prestatzaile fisikoa. Psikologoa 'Txolo' Aginaga izango da.
Bestalde, Iraia Iturregi, Bittor Llopisen talde teknikoko entrenatzailea, eta Joseba Lertxundi, emakumezkoen taldetik Basconiara eta Ohorezko Mailako Gazteen taldera igaroko dira. Azken hau, Jon Solauni laguntzeko, aurreko denboraldian Bilbao Athleticeko talde teknikoan egon ondoren ezagutzen duen postu batera itzuliko baita.
Aurrerago, harrobiko gainerako lantaldeak ezagutzera emango dira Klubeko organigraman.
Bilbao Athletic:
- Entrenatzailea: Carlos Gurpegui
- Entrenatzailea: Ander Murillo
- Analista: Iñigo Lizarralde
- Atezainen entrenatzailea: Armando Ribeiro
- Prestatzaile fisikoa: Mikel Legarreta
- Psiikologoa: Iñigo ‘Txolo’ Aguinaga
Basconia:
- Entrenatzailea: Bittor Llopis
- Entrenatzailea: Iraia Iturregi
- Analista: Iván Gómez
- Atezainen entrenatzailea: Iñaki Lafuente
- Prestatzaile fisikoa: Iban Urkiza
- Psikologoa: Javi Garrido
Gazteen taldea:
- Entrenatzailea: Jon Solaun
- Entrenatzailea: Joseba Lertxundi
- Analista: Ander Pernía
- Atezainen entrenatzailea: Jon Gaizka Alzugaray
- Prestatzaile fisikoa: Jokin Gracia
- Psikologoa: Javi Garrido