
Marta Unzuek urtebetez luzatu du bere kontratua
Marta Unzuek urtebetez luzatu du bere kontratua
Erdilariak sei denboraldi beteko ditu Athletic Cluben
Athletic Clubek eta Marta Unzuek (34 urte) akordioa itxi dute kontratua 2024ko ekainaren 30era arte luzatzeko. Horrela, seigarren denboraldia beteko du zuri-gorri gisa, eta 120 partida jokatu ostean. Berriozarko jokalaria sendatze-fasean dago, maiatzaren 14an Estadi Johan Cruyffen izandako eskuin belauneko lesioaren ondoren.
Erdilaria 2018/2019 denboraldian iritsi zen Lezamara, FC Barcelonak utzita, 12 denboraldiz blaugranen armarria defendatu ondoren. Ibaiganera heldu zenetik, jokalari erreferentea da, hierarkia duena. Ehun neurketa bete berri, 24 norgehiagoka jokatu ditu azken urtean eta gol bat sartu zuen Atletico de Madriden aurka.
Esperientziadun jokalaria
Futbolari beteranoak, bere errekuperazioan murgilduta, ilusioz gainezka dagoela onartu du, etorriko den etapari begira: "Errekuperazioa ondo doa. Pozik nago beste urtebetez berritzeagatik. Guztion artean laguntzen saiatzen gara, eta ahalik eta ekarpenik handiena egiten saiatzen gara une oro. Gure talde gazteari esperientzia ematen saiatuko naiz".