Athletic Clubek arabierazko kontu ofiziala sortu du

Athletic Clubek arabierazko kontu ofiziala sortu du

X (Twitter) kontua ireki du LaLigaren laguntzarekin, 400 milioi pertsona baino gehiagoko publiko potentzialari zuzentzeko helburuarekin

Athletic Clubek beste urrats bat eman du nazioartekotze estrategian, eta LaLigaren laguntzarekin X (Twitter) kontu ofiziala estreinatu du arabieraz, 420 milioi pertsona baino gehiagoko publiko potentzialari zuzentzeko.

@Athletic_Arab-ek lehoien partida bakoitzaren jarraipen zehatza eta pertsonalizatua eskainiko du, eta eduki ezberdina eta zehatza sortuko du MENA lurralderako, egunero gure lehiaketa jarraitzen duten eta LaLigari buruzko albiste bila dabiltzan milioika jarraitzailerentzat.

Klubeko komunikazio departamentuaren eta LaLigaren arteko lankidetzari esker, Athleticen arabierazko kontuak arabiar entzuleei zuzendutako edukiak argitaratuko ditu, klubaren filosofia berezia ezagutarazteko eta bere ingurunea eta kultura sustatzeko.

Athletic Clubek mugak gainditzen jarraitzen du, Athletic marka nazioartean zabalduz, gero eta interes handiagoa baitu futbolean.