
Sanadrik, Deportivo Alaveseko aurrelariak, 2026ra arte sinatu du
Sanadrik, Deportivo Alaveseko aurrelariak, 2026ra arte sinatu du
Aurreko denboraldian bost gol sartu zituen donostiarrak eta David Aznarrek zuzendutako taldearen erasoko aldea indartu du
Marta San Adrian Sanadrik (23 urte) Athletic Cluben erasoko aldea indartuko du 2026ra arte. Donostiarra Deportivo Alavesen bere kontratua amaitu ostean iritsiko da Lezamara eta bost gol sartu eta hiru asistentzia eman ditu azken denboraldian, maila gorenean bere bigarrena. Gainera, Espainiako 23 urtez azpiko selekzioak deitu du.
Sanadrik Añorga KE taldean eman zituen lehen urratsak, 2018/19 denboraldian Deportivo Alavesekin sinatu zuen arte. Gasteiztarrekin Liga Reto eta Primera Iberdrola mailetara bi igoera lortu zituen, eta hurrengo urtean egin zuen debuta lehen mailan, salbazioa aise lortuz eta hiru gol sartuta. Hala ere, azken denboraldi honetan ezin izan du jaitsiera saihestu, ekarpen nabarmena egin badu ere.
Jon Uriarte presidentearekin kontratua sinatu ondoren, Xabi Arrieta Emakumezkoen kirol zuzendariaren aurrean, zera adierazi du: "Oso proiektu polita eta deigarria da, horregatik nago hemen. Athletic Club talde handia izan da beti, gauzak oso ondo egiten ari da etorkizunean hazten jarraitzeko ".