Patri Zugastik, CA Osasunako golegileak, 2026ra arte sinatu du

Patri Zugastik, CA Osasunako golegileak, 2026ra arte sinatu du

Aurrelariak hamaika gol sartu ditu aurten talde gorritxoarekin Primera Federacion txapelketan

Athletic Clubek eta Patri Zugastik (22 urte), CA Osasunako golegileak, akordioa erdietsi dute 2026ko ekainaren 30era arte sinatzeko. Riezuko futbolariak sei denboraldi eman ditu Taxoaren, eta aurten hamaika gol sartu ditu talde gorritxoarekin Primera Federacion txapelketan. 

Zugasti, San Juan, Ardoi, Lagunak eta Mulier bezalako talde nafarretan hezia, libre heldu da, denboraldi bikaina egin ondoren. Iaz Osasunan bost gol eta zazpi asistentziarekin nabarmendu bazen ere, aurten gol-kopuru pisua handiagotu eta asistentzietan Ari bartzelonarra bakarrik geratu da aurretik. 

Kontratua Ibaiganen sinatu da, Jon Uriarte Athletic Clubeko presidentearen eta Xabi Arrieta emakumezkoen kirol-zuzendariaren aurrean.

Patri Zugastik azpimarratu duenez, "nire bizitzako ametsa betetzen ari naiz, Lehen Mailan jokatzea, eta non hobeto emakumezkoen futbolaren aldeko apustua egin eta lan bikaina egiten duen Athletic bezalako klub batean baino".