San Mames, luxuzko agertokia Tourraren hasierarako

San Mames, luxuzko agertokia Tourraren hasierarako

Lasterketaren 110. edizioa Katedraletik abiatu zen, eta jendez gainezka egon zen, lasterketa igarotako errepide guztiak bezala

San Mamesek eman zion hasiera Frantziako Tourraren 110. edizioari. Lehen etapa Bizkaitik igaro zen eta txirrindularitzazaleen oroimenean geratuko diren irudiak erakutsi zituen.

Gure errepideak kolore zuri-gorriez blai egon ziren hein handi batean, eta horrek agerian utzi zuen beste behin Athletic Clubek kirol honekin zuen lotura.