Club Athletic: lortu Real Madrilen eta Betisen aurkako partidetarako sarrerak

Club Athletic: lortu Real Madrilen eta Betisen aurkako partidetarako sarrerak

Uztaileko galderak San Mamesen jokatuko diren 2023/24 LaLigako lehen bi partidetarako lau sarrera bikoitz banatuko ditu

Hilero bezala, sari bereziak banatzen dituen lehiaketan parte hartzea proposatzen die bere kideei Club Athleticek. Bertan, zuri-gorrien historiari edo gaurkotasunari buruzko galdera bati erantzun beharko diote.

Uztaileko galdera asmatzen dutenen artean San Mamesen jokatuko den Real Madrilen aurkako Ligako lehen jardunaldirako bi sarrera bikoitz eta Betisen aurka hirugarren jardunaldian jokatuko den partidarako beste bi sarrera bikoitz zozkatuko dira.

Hauxe da galdera: "Nazioarteko zein txirrindularik esan zuen 'Aupa Athletic' 2023ko Tourraren aurkezpenean?". Erantzuna baldin badakizu, bete galdetegi hau Gorritazuria txarteleko zenbakia adieraziz. 

Ekaineko lehiaketako irabazlea, eta hortaz, Yurik sinatutako botak lortu dituen Club Athleticeko kidea 24984 zenbakia izan da. Zorionak!

Eta oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara eta halako sariak eskuratu nahi badituzu, batu zaitez taldera orain!