Itxasok Athletic Clubekin duen kontratua berritu du

Itxasok Athletic Clubekin duen kontratua berritu du

Erdilari gasteiztarrak 54 partida jokatu ditu bi denboralditan, eta beste denboraldi batez luzatu du bere kontratua.

Athletic Clubek eta Itxaso Uriartek (31 urte) akordioa lortu dute futbolariaren kontratua beste denboraldi batez luzatzeko, 2024ko ekainaren 30etik aurrera urtebetez luzatzeko aukerarekin. Gasteizko erdilariak 30 partida jokatu zituen joan den ikasturtean, eta 54 norgehiagoka jokatu ditu iritsi zenetik.

Itxaso 2021eko uztailean iritsi zen Lezamara, Realetik, hamarkada batez defendatu zuen armarritik. Gasteizko Aurrera taldean trebatu zen eta 2011ko irailean egin zuen debuta Lehen Mailan Realarekin. Futbolari arabarrak eskarmentu handia du elitean eta oreka zelai erdian.

Jon Uriarte, Athletic Clubeko presidentea, eta Xabi Arrieta, emakumezkoen kirol zuzendaria, sinadura ekitaldian izan dira, San Mamesen.