
Emakumezkoen taldeak uztailaren 19an hasiko du denboraldiaurrea
Emakumezkoen taldeak uztailaren 19an hasiko du denboraldiaurrea
Lehoiek udako lanari ekingo diote Lezaman eta lehiaketa hasi aurretik hainbat lagunarteko dituzte itxita
Athletic Clubek 2023-2024 denboraldirako ibilbide-orria du jada, David Aznar tekinaria aulki zuri-gorrian estreinatuko delarik. Emakumezkoen lehen taldea uztailaren 19an Zorrozaurreko IMQ-n proba medikoak gainditu eta egun bat geroago Lezamako instalazioetan hasiko da lanean. Futbolariek Zamudioko Lezama eta Gazituaga zelaien arteko lan saioak txandakatuko dituzte abuztuaren 5ean, larunbata, Racing Santanderren aurka jokatuko duten lehen lagunarteko norgehiagokaren aurretik.
Gainera, lehiaketa ofiziala prestatzeari begira, lehoiek lagunarteko beste partida batzuk jokatuko dituzte, besteak beste, Teide Trofeoa UDG Teneriferen aurka Los Cuartos Udal Estadioan (Villa de La Orotava), Madrid CFF-ren aurkako partida Medina de Pomarren (asteazkena, 23), etxean Sporting Club de Portugalen aurka (larunbata, 26) eta Euskal Herria Koparen XIII. edizioa, SD Eibar, CA Osasuna, Reala, Deportivo Alaves eta Bizkerre FT taldeek parte hartuko dutena.
Datozen egunetan partiden datak eta ordutegiak zehaztuko dira, baita Lezamako talde osoaren lehen entrenamenduarena ere, David Aznar entrenatzaile zuri-gorri berriaren aurkezpen prentsaurrekoarekin batera.