Sei lagunarteko Bilbao Athleticentzat

Sei lagunarteko Bilbao Athleticentzat

Carlos Gurpeguiren taldeak Alaves B, birritan, Reala B, Sestao River, Real Zaragoza B eta Real Aviles Industrialen aurka jokatuko du

Bilbao Athleticek baditu zehaztuta denboraldiaurreko lagunartekoak. Bere maila berrian, Bigarren Federazioan, ari diren lau talderen aurka jokatuko du, bai eta Primera Federacionko beste birekin, igo berri den Sestao River eta Realaren bigarren taldea, hain zuzen ere.

Lehen hitzordua abuztuaren 5an izango da eta Carlos Gurpeguiren taldeak Harora bidaiatuko du Luis de la Fuente txapelketa jokatzeko Alavesen eta Realaren filialen aurka. Abuztuaren 9an, Alaves Bren aurka neurtuko ditu berriro indarrak Amurrion (18:30ean).

Baieztatzeke dauden ordutegietan, Sestao Riverren aurkako partida Las Llanasen, abuztuaren 12an, eta Real Zaragoza B-ren bisita Lezaman, abuztuaren 19an. Azkenik, lehoikumeek hilaren 26an Real Aviles Industrial bisitatuko dute Roman Suarez Puerta zelaian (19:00etan).