
Gazte Abonoa 2023/24: izen emateak zabalik
Gazte Abonoa 2023/24: izen emateak zabalik
Zozketa egitea beharrezkoa balitz, lehentasuna izango dute eskuragarri dauden 2.210 abonuak lortzeko Club Athleticeko kideak direnek
- Izena emateko epea: uztailaren 13tik, osteguna, 2023ko uztailaren 24, astelehena, 12:00ak arte.
- Nola izena eman: banaka edo gehienez lau pertsonako taldeetan.
- Zozketa (izen emateak eskuragarri dauden 2.210 abonuak baino gehiago badira): 2023ko uztailaren 24a
- Gazte Abonoa 2023/24 eskuratzeko baldintza orokorrak
14 eta 26 urte bitartean badituzu (1997ko maiatzaren 20tik 2009ko abuztuaren 12ra bitartean jaioak, biak barne) eta Gazte Abonoa izan nahi baduzu, azalduko dizugu nola lor dezakezun San Mameseko Herri Harmailan dauden 2.210 plazetako bat.
Berritasun nagusi gisa, jakin behar duzu Bikain eredua kenduta, 395 €ko prezio bakarra dagoela urteko ordainketarako. Eskaeren kopurua plaza eskuragarrien kopurua baino handiagoa izango delakoan, Klubak lehentasunezko irizpidea ezarri du zozketarako. Hori dela eta, Gazte Abonoaren zozketa honetan lehentasuna izango dute Club Athleticeko kide diren (edo izen-ematea itxi aurretik kide egiten diren) gazteek.
Abantaila hau Club Athleticeko kideek jada dituzten onurei gehitzen da (Athleticeko bazkide izateko lehentasuna; ongietorri-packa; dendako, museoko eta Campuserako deskontuak; zozketak...).
Izena emateko epea uztailaren 24ko (astelehena) 12:00ak arte egongo da zabalik. Gehienez 4 laguneko taldeek izena eman dezakete (taldeka inskribatuz gero, taldeko pertsona guztiak Club Athleticekoak badira soilik aplikatuko zaie lehentasuna).
Izena eman duten pertsonak 2.210 plaza baino gehiago badira, aipatutako zozketa astelehen berean egingo da, uztailaren 24an, eta emaitzak egun berean argitaratuko dira.
Zer hartzen du barne?
- Gizonezkoen lehen taldea: etxean jokatutako LaLiga EA Sports 2023-2024ko partida guztiak.
- Emakumezkoen lehen taldea: Lezaman eta San Mamesen, Liga Fko eta Kopako partida guztiak.
- Bilbao Athletic: Bilbao Athleticen ligako (Bigarren Federazioa) etxeko partida guztiak Lezaman.
Gainerako partidak San Mamesen
Gizonezkoen lehen taldeak San Mamesen jokatzen dituen gainerako lehiaketetarako, Klubak salgai jarriko ditu Gazte Abonoaren 2.210 plaza eskuragarriak. Sarrera horiek erosi ahal izango dituzte hasierako izen-emate prozesuan izena eman zuten gazte guztiek, faseetan, eskuragarritasunaren arabera eta lehentasun-ordena honi jarraituz:
1. Izena eman eta saririk jaso ez dutenak (Gazte Abonorik gabe), baldin eta Club Athleticeko kide badira.
2. Club Athleticeko kide diren Gazte Abonodunak
3. Club Athleticeko kide ez diren Gazte Abonodunak eta Club Athleticeko kideak
Kolektibo hauentzako sarrera bakoitzaren prezioa 25 eurokoa izango da.
Zer pezio du Gazte Abonoak?
395 euroko prezio bakarra.
Kontuan hartu beharreko beste datu batzuk
- Gazte Abonoa eskuratzen dutenek txartel digitala izango dute Athletic Cluben app ofizialaren bidez (abonu horiek Klubari bakarrik laga ahal zaizkio)
- Gazte Abonoari zuzendutako eserlekuak Ipar Beheko Harmailan (Herri Harmaila) daude.
- Gazte Abonodunak hurrengo denboraldirako (2024/25) izena emateko eskubidea galduko du, baldin eta gizonezkoen lehen taldeak San Mamesen jokatuko dituen Liga partidetara joatea (edo Klubera lagatzea) %80 baino gutxiago bada.
- Gazte Abonoa eskuratzeko baldintza orokorrak.