
Lehen taldea |
Non ikusi partida: Athletic-Chivas
Non ikusi partida: Athletic-Chivas
Youtubeko kanal zuri-gorriak zuzenean emango du Gernikako Arbola Sariko itzuliko partida, lehoiek eta CD Guadalajarak jokatu dutenaa
Chivas eta Athletic Cluben arteko denboraldiaurreko partida igande honetan, uztailak 16, jokatuko da, (12:00etan, Mexikon, eta 20:00etan Bilbon) Akron estadiotik zuzenean jarraitu ahal izango da Youtuben dugun kanal ofizialaren bitartez.
Partida Gernikako Arbola Sariaren itzulerakoa da. Joanekoa abenduan jokatu zen San Mamesen eta lehoien aldeko 2-0eko emaitzarekin bukatu zen, Berenguer eta Sanceten golekin. Sariaren formatuak ez du gol-errenta kontuan hartzen eta lehoiek nahikoa dute igandean berdintzea edo irabaztea txapeldun izateko.