Athletic ilusioz gainezka iritsi da Mexikora

Athletic ilusioz gainezka iritsi da Mexikora

Lehoiek, ordutegi aldaketaren eragozpenaren ondoren, Guadalajarako hotelean hartu dute ostatu

Athletic Club Mexikon da Guadalajaran hasiko den lagunarteko partida interesgarriei hasiera emateko.

Ordutegi-aldaketaren eragozpenak (Bilbon baino zortzi ordu gutxiago) eta hamar orduko iraupena izan duen hegaldiak eraginda, Valverderen mutilak 20:00etan iritsi dira Guadalajarako hotelera, Jon Uriarte presidentea buru dutela.

Hamabost bat jarraitzaile zuri-gorri hurbildu dira aireportura, eta Chivaseko langileek harrera atsegina egin diote Klubari.

Taldea goizeko hamarretan entrenatuko da partida jokatuko den zelaian, Akron Estadioan. Beraz, hotelera iritsi, afaldu eta berehala, ohera.