Amaia Peñak eta Eider Aranak utzita jokatuko dute SD Eibarren

Amaia Peñak eta Eider Aranak utzita jokatuko dute SD Eibarren

Lehen taldeko atezaina lagatuta itzuliko da talde armaginera eta erdiko atzelariak Liga F-n minutuak izango ditu

Amaia Peña eta Eider Arana Athleticeko jokalariak SD Eibarren utzita jokatuko dute 2023-2024 denboraldian. Lehen taldeko atezainak eta bigarren taldeko fitxa duen erdiko atzelariak pasa den denboraldian maila gorenera bueltatu zen talde armaginean minutuak jokatzeko aukera izango dute horrela.

Bestalde, Eider Aranaren lagapenak bigarren taldeko kapitainaren lagapenak estatuko futbolaren gailurrean lehen minutuak pilatzea izango du helburu. Zentrala, ezkertia, Bizkerre FT taldean hezi zen 2017an Lezaman sartu aurretik. Iaz 1ª RFEF mailan eta Jonathan Ledesmaren aginduetara, ia dena jokatu zuen (2300 minututik gora) eta bi gol sartu zituen.