
CD Basconiak denboraldiaurreari ekin dio
CD Basconiak denboraldiaurreari ekin dio
Bittor Llopis buru duen filial basauriarrak 24 jokalarirekin hasi ditu gaur entrenamenduak Lezaman
Gaur goizean hasi da 2023-2024 denboraldia CD Basconiarentzat. Talde tekniko berrituarekin, Bittor Llopis agintean duela eta Iraia Iturregi izango da Athletic Clubeko gizonezkoen talde bateko lehen emakumea. Talde zuri-gorriaren bigarren filialak Lezamako 4. zelaian egin du lan. Lantalde teknikoa Iban Urkizak osatzen du prestatzaile fisiko gisa, Iñaki Lafuente izango da atezainen entrenatzailea, Ivan Gomez analista teknikaria eta Javier Garrido psikologoa.
24 gazte ibili dira lanean ordubetetik gora azterketa medikoak egin eta zelaiarekin lehen hartu-emana izan ostean, Juan Ignacio Azurmendi klub historikoaren presidentearen begiradapean.
Hauek dira CD Basconiarekin denboraldiaurrea hasiko duten jokalariak: Eric Gamen, Iker Pagaza, Oier Ariznabarreta, Alex Alba, Manex Irizar, Ander Fernandez, Mikel Montero, Eneko Ebro, Eghosa Nomayo, Aser Palacios, Asier Santolaya, Ibon Badiola, David Arredondo, Gaizka Alboniga, Javier Sola, Adrian Perez, Ander Barck, Julen Lartitegi, Peio Huestamendia, Ieltxu Garcia, Aimar Vicandi, Asier Hierro, Aimar Peña eta Txus Vizcay.