Non ikusi partida: Club Necaxa-Athletic Club

Non ikusi partida: Club Necaxa-Athletic Club

Talde zuri-gorriaren denboraldiaurreko bigarren partida Youtube Athleticen zuzenean eskainiko da

Club Necaxak eta Athletic Clubek denboraldiaurreko bigarren partida jokatuko dute asteazken honetan, uztailak 19, Mexikoko 21:00etan (uztailaren 20an, osteguna, Bilboko 5:00etan). Aguascalienteseko Victoria Estadioan jokatuko den norgehiagoka talde zuri-gorriaren Youtubeko kanal ofizialaren bitartez zuzenean jarraitu ahal izango da.

Topaketa 'Los Rayos' en mendeurreneko ospakizunei dagokie, izen horrekin ezagutzen baita Aguascalienteseko taldea.

Club Necaxaren eta Athletic Cluben arteko historiako bigarren norgehiagoka izango da, 1935eko abuztuaren 28an euren ligetako txapeldun izan ostean jokatu baitzuten. Partida Mexiko Hirian jokatu zen talde zuri-gorriaren mexikar biraren barruan eta Patricio Caicedo buru zuen taldeak 4-1 galdu zuen.