Akordioa CF Intercityrekin Mikel Mendiberengatik

Akordioa CF Intercityrekin Mikel Mendiberengatik

Bilbao Athleticeko atzelariak Alacanteko klubean jokatuko du, helburuengatiko diru-sarrerak eta etorkizuneko salmenta batengatiko ehunekoak aurreikusten dituen operazio baten barne

Athletic Clubek eta CF Intercityk akordioa lortu dute Mikel Mendibe erdiko atzelariarengatik. Akordioaren arabera, Alacanteko taldeak etorkizunean jokalaria saltzeagatik Athleticen aldeko hainbat diru-sarrera aurreikusten dira, helburu zehatz batzuei lotutako portzentajeak. 

Mendibe (21 urte) kimu adinean iritsi zen Lezamara, eta harrobiko maila guztietan osatu du bere prestakuntza, aurreko denboraldian Bilbao Athleticera igo zen arte. Azken denboraldi honetan, Markinako erdiko atzelariak 36 partida jokatu zituen Bilbao Athleticekin eta gol bat sartzea lortu zuen.

Athletic Clubek zorte onena opa dio Mikel Mendiberi bere etorkizuneko ibilbide profesionalean, eta, aldi berean, biziki eskertzen du urte hauetan guztietan erakundearen interesen defentsan erakutsitako dedikazioa.