
Martxan dira emakumezkoen filialak
Martxan dira emakumezkoen filialak
B taldean Jonathan Ledesmak jarraitzen du Primera RFEF mailan eta C taldera, aldiz, Jon Diaz de Cerio durangarra heldu da Segunda RFEF-en lehiatzeko
Gaur hasi dira Athletic Clubeko Emakumezkoak B eta Emakumezkoak C mailako denboraldiaurreko entrenamenduak. Bi filialak Primera RFEF eta BIgarren RFEF mailan lehiatuko dira hurrenez hurren, eta iaz bezala, talde oso gazteekin estatuko bigarren eta hirugarren mailetarako pultsua mantentzen saiatuko dira, futbolariak prestatzeko helburu nagusiarekin. Lan horretarako, Jonathan Ledesmak lehen filialaren buru izaten jarraituko du, bere talde teknikoan berritasunik gabe. Emakumezkoen C taldean Jon Diaz de Cerio izango da lehen entrenatzailea eta Iker Ganboa atezainen prestatzailea.
De Cerio Cultural de Durango taldetik dator, eta aurtengo apirilera arte aritu zen kirol-zuzendari gisa. Emakumezkoen talde bat zuzenduko duen lehen aldia izango da. SD Eibarreko oinarrizko futbolean aurretik izandako esperientziekin, durangarrak Segunda RFEF mailako Norte multzoa osatzen duten 15 talderen aurka arituko den talde gaztea zuzenduko du.
Hasiera batean, 22 jokalarik ekingo diote denboraldiaurreari bere aginduetara: Oihana Aguirregomezkorta, Garazi Alonso, Malen Armesto, Ane Baigorri, Iradi Elorriaga, Argia Garcíia, Nagore Lekue, Garazi Maroto, Julene Palacios, Aizaro Rodrigo, Ziara Vega, Irune Zurdo, Ainhize Antolin, Naroa Flores, Joana Gonzalez, Garazi Belaustegui, Izaro Torrontegui, Nagore Garro, Haizea Arechavala , Arixen Santamaria, Ariane Lekerika eta Oihana Aguinaga.
Primera RFEF maila 14 taldetara murriztu da
Ledesmak zuzenduko duen lehen filiala, bestalde, Primera RFEF mailan lehiatuko da, 16 klub izatetik 14 izatera pasa den liga. Elitetik datozen taldeen aurka jokatu beharko du; hala nola, Deportivo Alaves edo Alhama CF-ren aurka. Hori gutxi ez eta Emakumezkoen B taldeak CA Osasuna, Deportivo Abanca, RCDE Espanyol edo FC Bartzelonaren bigarren taldearen aurka ere neurtuko ditu indarrak, besteak beste. Talde txikia eta oso konplexua etorkizuneko lehoiak hazten jarraitzeko.
Honako hauek dira harrobiko taldearen denboraldiaurrea hasi duten jokalariak: Ainhize Arana, Laida Balerdi, Nerea Benito, Alaitz de Castro, Itsaso Miranda, Amets Muniozguren, Irati Real, Zuriñe Ruiz de Mendoza, Maya Saez, Oihane San Martin, Malen Uranga, Ana Urzainqui, Leire Eguia, Malen Olañeta, Daniela Agote, Irati Alfaro, Mara Gandiaga eta Sara Roda. Thais Pargaray (Alaves B taldetik datorrena) eta Nerea Bengoa (Bizkerre FT taldetik datorren) taldera batu dira. Gainera, Getxoko taldean utzita aritu ziren Ainhize Redondo, Malen Olañeta eta Uxue Guezala (aurreko denboraldian 2ª RFEF mailan jokatutakoak) ere denboraldiaurrearen parte dira.
Datozen egunetan bi taldeen partidetako egun eta aurkariak konfirmatuko dira.