
Athletic Club – Real Madrid neurketarako sarreren salmenta
Athletic Club – Real Madrid neurketarako sarreren salmenta
Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu uztailaren 24tik aurrera abuztuaren 12an, 21:30ean, jokatuko den neurketarako
Athletic Clubek eta Real Madrid taldeek abuztuaren 12an, larunbata, 21:30ean San Mamesen jokatuko duten LaLigako lehenengo jardunaldiko neurketarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek uztailaren 24tik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Club sarrerak webgunearen bitartez.
Halaber, publiko orokorrak San Mameseko leihatiletan erosi ahal izango ditu sarrerak abuztuaren 11an, ostirala, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00era, eta abuztuaren 12an, larunbata, 10:30etik 13:30era eta 19:00etik aurrera.
Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.
Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.