
Gazte Abonoa: inskripzioak eta zozketa
Gazte Abonoa: inskripzioak eta zozketa
Club Athletici atxikitako lehentasunezko 1.831 plazak esleitu ondoren, gainerako 379 plazen zozketan saritutako zenbakia 1.367 da
2023/24 denboraldian Gazte Abonoa izateko izen-ematea uztailaren 24an, astelehena, 12:00etan itxi da eta 14 eta 26 urte bitarteko 3.685 gaztek eman dute izena.
Horien artean, 1.831 izen-emate Club Athleticekin elkartuta zeuden. Uztailaren 13ko deialdian jakinarazi zen bezala, Club Athletic-eko kide horiek lehentasun eskubidea dute eta, beraz, Club Athletic-en kopurua plaza guztien kopurua (2.210) baino txikiagoa denez, guztiak saritu dira zozketan.
Club Athletic-en lehentasunezko plazak esleitu ondoren, Klubak gainerako 379 plazak zozketatu ditu, Club Athletic-ekin elkartuta ez dauden inskripzioen artean (1.854).
Inskripzio horietako bakoitzari zenbaki bat esleitu zaio 1 eta 1.854 artean, izen-emate ordenean, eta egindako zozketan 1.367 izan da zenbaki saritua. Beraz, zenbaki hori duen pertsonak eta hurrengo 378 pertsonek Gazte Abonoa eskuratzeko eskubidea izango dute 2023/24 denboraldiko LaLiga partidetarako. Zozketan saritutako pertsona guztiek mezu elektroniko bat jasoko dute informazio guztiarekin datozen orduetan.
Eserlekuak aukeratzea eta Gazte Abonoa ordaintzea
Gazte Abonoa eskuratzeko plazak esleitu ondoren, eserlekuen aukeratze-prozesua eta abunuaren ordainketa Klubaren webgunearen bidez egingo da ostegunetik aurrera, uztailaren 27an, 12:00etan. Taldeen kasuan, taldeko liderrak saio bakar batean eman beharko ditu izena eta ordaindu beharko ditu bere talde osoaren ordainketak.
Abuztuaren 3a baino lehen, 14:00etan, aukeratu eta ordaintzen ez diren plazak, zozketan saritutakoen ondorengo zenbakietara igaroko dira (horren berri posta elektronikoz emango da).