Emakumezkoen lehen taldeak Granadaren aurka hasiko du Liga F

Emakumezkoen lehen taldeak Granadaren aurka hasiko du Liga F

Lehoiek Lezaman ekingo diote txapelketari, talde igo berriaren kontra irailaren 10aren asteburuan, eta Sevilla izango dute azken arerio gisa, etxean ere, ekainaren 16an

Athletic Clubek Granada CF-ren aurka neurtuko ditu indarrak 2023/24 Liga F-ko lehen jardunaldian irailaren 10eko asteburuan Lezaman. Talde andaluziarraren kontrako azken aurrekaria aurreko denboraldiaurrekoa da, zuri-gorriek 2-1 irabazi zuten lagunartekoan. Lehiaketa ofizialean, duela hamar urte lehiatu zuten eta bizkaitarrak bi partidetan garaile irten ziren.

Bestalde, lehoiek Sevilla FC izango dute arerio txapelketa ixteko ekainaren 16ko asteburuan, etxean baita. Norgehiagoka hau orain dela bi denboraldi ere txapelketako azkena izan zen kanpokoen garaipenarekin.

EGUTEGIA DESKARGATU

Euskal derbiei dagokienez, Real Sociedad eta Sociedad Deportiva Eibarren aurka, zuri-gorriek talde txuri-urdinaren aurka jokatuko dute 6. eta 21. jardunaldietan, etxeko eta bisitari gisa, hurrenez hurren, urriaren 22an eta martxoaren 24an. Armaginen kontra, aldiz, 13. jardunaldian, urtarrilaren 7an, Lezaman, eta 25.ean, apirilaren 28an, Ipuruan, hau izango da eibartarren zelaia aurten, neurtuko dituzte indarrak.