Euskal Non-League Day: kamiseta eta VIP sarreren zozketa

Euskal Non-League Day: kamiseta eta VIP sarreren zozketa

Oinarrizko futbola aitortzeko eta zelaietara joatea sustatzeko, hitzartutako hogei klub inguruk gure lehen taldeen bi kamiseta eta Athletic-Cadizeko bi VIP sarrera zozketatuko dituzte

Badator Euskal Non-League Day (NLD) jardunaldia, irailaren 9an eta 10ean, eta dagoeneko ezagutzen dira programaren ekitaldi batzuk. Athletic Clubek, oinarrizko futbolaren balioa nabarmentzeko eta herriko zelaietara joatea sustatzeko asmoz, NLD jardunaldian etxean jokatzen duen talde bakoitzari hiru sari erakargarri eman dizkio: gizonezkoen lehen taldearen elastiko bat, emakumezkoen lehen taldearen beste elastiko bat (kamiseta biak sinatuta), eta Athletic Club – Cádiz CF partidarako bi VIP sarrera, Euskal Non-League Day jardunaldiaren hurrengo asteburuan jokatuko dena. Guztira, 40 kamiseta eta 40 VIP sarrera zozketatuko dituzte tokiko klub hitzartuek, zozketetako txartelak erosi eta NLD-eko partidetara joaten direnen artean. Gainera, klubek diru-bilketaren zati bat udalerriko erakunde sozial edo kulturaletara bideratuko dute.

Gogora dezagun Non-League Day mugimendu sozial britainiarra 2010ean sortu zela Premier Leagueko lehiaketarik gabeko egun bat futbol ez profesionala babesteko aprobetxatzeko asmoz. Athletic Club, ekimen komunitario honek sustatzen dituen baloreak bere nortasunarekin zuzenean lotzen dituela jakinda, Lehen Mailan partidarik gabeko asteburu bat oinarrizko futbolaren garrantzia nabarmentzen eta tokiko zelaietara joatea sustatzen duen lehen taldea da. Ekimen hau 125. urteurrenaren ospakizunekin batera hasi da eta familia athleticzaleari dei egiten dio jai honetan parte har dezan hitzartutako kluben eta euren komunitateen omenez. Azken finean, Euskal Non-League Day Athletic Clubeko kide izatearen zentzua eta Euskal Herriko harrobiarekin eta oinarrizko futbolarekin duen lotura erakusten duen ekitaldia da.

Non-League Day partiden egitaraua, kamiseta eta sarreren zozketarekin

Euskal Non-League Day jaialdiaren lehen edizio honetan parte hartuko duten kluben artean Euskal Herri osoko eta maila desberdinetako taldeak daude: RFEFko 2. maila, RFEFko 3. maila, Ohorezko eta Lehentasunezko Maila, gizonezkoen sailean; eta Euskal Liga, emakumezkoetan. NLD datetan jardunaldi ofiziala jokatzen duten klubek etxean jokatzeko eskatu zieten federazioei. 

Oraingoz, hauek dira ezagutzen ditugun partidak:

2. RFEF-ko egutegiak NLDrentzat oso interesgarria den partida eskaini digu. Gobelako "La Jaula" zelaian Arenas Club – Barakaldo CF bi klub historikok neurtuko dituzte indarrak.

3. RFEF mailan, NLD partidak honako hauek izango dira: 

Aurrera – Anaitasuna, Zaldupe zelaian, Ondarroa.
Basconia – Derio, Artunduaga, Basauri.
Deustu – San Inazio, Etxezuri zelaian, Bilbo.
Leioa – Touring, Sarriena zelaian, Leioa.
Cultural – Padura, Tabira zelaian, Durango.

Euskal Ligan, NLD Leioako Emakumeak, Erandioko Betiko Neskak eta CD Lakua emakumezkoen taldeek oraindik ez dituzte lehiaketa ofizialeko aurkariak ezagutzen.

Bestalde, Ohorezko Mailako klubak (egun horietan lehiaketa ofizialik egin gabe) eta Gordexola (Preferente) dagoeneko hasi dira NLD lagunartekoak prestatzen, baita kamiseten eta VIP sarreren zozketarako txartelak saltzen ere. Hauek dira ordutegi zehaztua duten programatutako partidak:

Erandio – Bermeo, irailaren 9an, larunbata, 18:30ean, Ategorrin.
Indautxu – Dinamo San Juan, larunbatean 17:30ean Iparraldean.
Santurtzi – Getxo, larunbatean 17:30ean San Jorgen.
Somorrostro – Sodupe, larunbatean 19:00etan Malekoian.
Gordexola – Aranguren, larunbatean Juan Jose Meltxisidor zelaian.
Amurrio – Orduña, hilaren 9an, larunbata, 18:00etan, Basarteko zelaian.

Nafarroan, UDC Txantrea, CD Oberena eta Pamplona egutegiaren zain daude lehen edizio honetan NLDeko klubak izateko aukerak zehazteko. Antzeko egoeran daude Baionako Aviron eta Antiguoko, Lapurdin eta Gipuzkoan hitzartutako klubak.

Athletic Clubek datozen asteetan emango du Euskal Non-League Day jaialdiaren lehen edizioko behin betiko partiden berri, eta irailaren 9ko eta 10eko asteburuaren aurreko egunetan arreta berezia eskainiko die parte hartzen duten klubei.