Club Athletic: Athletic Club - Real Betis neurketarako sarrerak

Club Athletic: Athletic Club - Real Betis neurketarako sarrerak

Club Athleticeko kideek San Mamesen jokatuko den LaLiga EA Sports-eko hirugarren jardunaldirako sarrerak eros ditzakete dagoeneko

Club Athleticeko kideek dagoeneko abuztuaren 27an, igandean, 21:30ean, jokatuko den 2023/24 LaLigako hirugarren jardunaldiko Athletic Club – Real Betis norgehiagokarako sarrerak eros ditzateke, Athletic Clubeko sarreren webgunean. Salmenta esklusiboa abuztuaren 7ra arte egongo da indarrean, 10:30ak arte.

Kide bakoitzak gehienez bi sarrera eros ditzake, helduentzako bi edo helduentzako bat eta haurrentzako beste bat, erabilgarritasuna agortu arte.

CLUB ATHLETIC-EN SALMENTA ESKLUSIBOA

Aurresalmentetarekin gozatu eta Club Athletic-en abantaila guztiez gozatu nahi baduzu, eskatu gorritazuria txartela.

*Partidarako sarreren salmenta orokorra abuztuaren 7an, astelehenean, hasiko da, 10:30ean, ohiko bitartekoen bidez.