Nico Serranok beste bi urtez berritu du kontratua eta PEC Zwolle taldera irtengo da utzita

Nico Serranok beste bi urtez berritu du kontratua eta PEC Zwolle taldera irtengo da utzita

Jokalari zuri-gorriak Herbehereetako lehen mailako taldean jokatuko du denboraldi honetan

Athletic Clubek Nico Serranoren kontratuaren klausula bete du, 2026ko ekainera arte lehen taldeko jokalaria izan dadin.

Gainera, Athletic Clubek eta PEC Zwollek akordioa lortu dute Serranok 2023/24 denboraldian utzita joka dezan. Talde hau Eredivisien dago, Herbehereetako lehen mailan, joan den denboraldian maila horretara igo baitzen.

Nico Serranok (2003) 18 urterekin egin zuen debuta Athleticen eta 17 partida ofizial jokatu ditu eta gol bat sartu du lehoi gisa. Iragan denboraldian Bigarren Mailako CD Mirandes taldean aritu zen utzita. Denboraldiaurre zuri-gorrian zehar Mexikoko birako bi lagunartekoetan parte hartu zuen, Chivas eta Necaxaren aurka.