Informazio erabilgarria: Athletic Club - Real Betis

Informazio erabilgarria: Athletic Club - Real Betis

Igande honetan, 21:30ean, 2023/24 LaLigako 3. jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak

Igande honetan, Athletic Clubek eta Real Betis taldeak 3. jardunaldiko partidan neurtuko dituzte indarrak. Jarraian, partida jarraitzeko bertaratzen diren guztientzat interesgarriak diren datuak azaltzen dira:

 Ateak irekitzea

San Mamesera sartzeko ateak 20:00etatik aurrera egongo dira zabalik. Partidaren atarian, Iker Muniainek garaikur bat emango dio Oscar de Marcosi, Athleticeko jokalari gisa jokatu dituen 500 partidak omentzeko. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko. 

Sarbidea zure bazkide txartelarekin

San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.

Aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango da "nire txartela" atalean, partidaren aurreko orduetan gaituko den QR kodearen bidez.

Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da Athletic Clubeko app ofizialaren bitartez, partida hasi baino bi ordu lehenagora arte. Bi aukera daude:

  • Bazkide-txartel digitala aplikazio ofizialaren bidez beste pertsona bati lagatzea (Android IOS)
  • Bazkide-txartela edo Gazte Abonoa Klubaria app-aren bitartez, webgunearen bitartez edo 900 909 709 telefonoaren bitartez lagatzea.

Sarreren salmenta

San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:

•    Abuztuak 26, larunbata, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
•    Abzutuak 27, igandea, 10:30etik 13:30era eta 19:30etik aurrera.

Erosi sarrerak online.

Ikusleek pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango dituzte, horiek agortu arte.

San Mames VIP Area sarrerak 

San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, Katedralean esperientzia bakarra bizitzeko.

San Mames VIP Area sarrerak erosi

Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mames planoa artikulu honen amaieran).

San Mameseko dendaren irekiera

Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean dagoena) 10:00etatik 00:15era egongo da irekita, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

Ostalaritza zerbitzuak

Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sport tabernan, 18:00etatik 02:00etara. Edari- eta janari-eskaintza zabala dago, baita partida bere pantaila erraldoietan ikusteko aukera.

Gainera, La Campa de los Ingleses taberna 09:00etatik 18:00etara egongo da zabalik, gosari, brunch eta asteburuko menuekin, eta San Mames Jatetxea 13:00etatik 18:00etara.

AC Museoa eta San Mames Tourra

Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 10:00etatik 19:30era. Partida eguna denez, San Mameseko Tourra 16:45ak arte bakarrik egin ahal izango da.

Erreserbatu hemen