

AC Aurrera planaren zutabe estrategikoa den Lezama garatzeko Zuzendaritza Batzordeak eta kirol zuzendaritzak hartutako konpromisoaren barruan, Athletic Clubek urrats bat eman du harrobiko jokalari zuri-gorriei egunerokoan laguntzen dieten pertsona guztien profesionalizazioan.
Kirol zuzendaritzak baliabideak optimizatu ditu ingurune egokia sortzeko, baita harrobiko jokalariei eta entrenatzaileei pertsonalki eta profesionalki filosofiarekin bat etorriz hazten laguntzeko ere. Kadeteetatik beherantz, Athletic Clubek lantalde osagarri batekin lotzen ditu bere futbolariak. Lantalde horrek gaitasun jakin batzuk lantzeko prestakuntza akademiko eta futbol-prestakuntza desberdinak biltzen ditu.
Horretarako, Kirol Zuzendaritzak honako lan-talde hauek prestatu ditu gizonezkoen eta emakumezkoen harrobiko taldeentzat:
Nazional mailako Gazte taldea:
- Entrenatzailea: Adrian Esteve
- Entrenatzailea: Iñigo Lopez
- Analista: Mikel Fernandez
- Atezainak: Sergio Fernandez
- Prestatzaile fisikoa: Alvaro Bujo
- Psikologoa: Jon Ramos
Kadeteak A eta B (gizonezkoak)
- Entrenatzaileak: Joxean Alvarez, Ander Lafuente, Marcos Merino, Kevin Moreno eta Iñaki Mujika.
- Psikologoa: Jon Ander Melchisidor.
Kadete eta Haur mailako emakumezkoen taldeak
- Entrenatzaileak: Josu Abarrategi, Naiara Barriga, Jon Lasuen eta Julen Santiesteban.
- Psikologoa: Javier Garrido
Haurrak A eta B taldeak (gizonezkoak)
- Entrenatzaileak: Mikel Badiola, Andoni Galiano, Galder Izaola, Unai Julian eta Carlos Renau.
- Psikologoa: Marta Urionabarrenetxea.
Kimuak A eta B taldeak (gizonezkoak)
- Entrenatzaileak: Jose Manuel Moreno, Lander Torrealdai, Andima Undabeitia eta Lander Urquijo.


Harrobiko egutegi bizia abenduan
Lezama
Hasi dira gure harrobiko taldeen txapelketak, urte amaierara arte luzatuko direnak


Bilbao Athleticek partida irauli eta garaipenak kateatzen jarraitzen du
Lezama
Lehoikumeek sufritzen jakin zuten Naxarari egindako bisitan eta beste hiru puntu batu dituzte azken unean


Bilbao Athleticen gol festa
Lezama
Liderrak igoera lortzeko aurkari zuzena den CD Tudelanori irabazi dio eta 11 garaipen jarraian kateatu ditu


Zuzenean: Bilbao Athletic-CD Tudelano
Lezama
Gozatu gure Youtubeko kanalean 18:00etatik aurrera jokatuko den Segunda Federacion mailako hamahirugarren jardunaldiko partidaz


Osasun mentalaren garrantziaz hausnartzen
Lezama
Harrobiko hainbat talde 'Tigrar' filma ikustera joan ziren Deriora eta, ondoren, gogoetak parte-katu zituzten Ainhoa Tirapu, Beñat Prados eta Julen Agirrezabalarekin


21 urtez azpiko Athletic Cluben porrota Evertonen aurka
Lezama
Dobbinek lehen zatian egindako golak erabaki du Premier League International Cupeko bigarren jardunaldia
-150.jpg)
.jpg)
Athletic Club, harrobiko lider Europan
Lezama
CIESen txosten batek erakusten du Athletic dela harrobiko jokalari gehien erabiltzen dituen taldea munduko bost liga handienetan


Mende erdiko lankidetza emankorra Txantrea eta Athletic Cluben artean
Lezama
Azaroaren 23an, osteguna, ospakizun ekitaldi hunkigarria izango da Iruñean. Bertan izango dira Jon Uriarte presidentea eta gizonezkoen lehen taldeko Iker Muniain eta Beñat Prados jokalariak


Bilbao Athletic - CD Tudelano partidara joateko izen-ematea
Bazkideak
Larunbat honetan Lezaman jokatuko den partida ikusi nahi duten bazkideek, Gazte Abonoa dutenek eta Club Athleticeko kideek izena eman beharko dute Klubak ezarritako kanalen bidez


Premier International Cupeko Evertonen aurkako partidarako deialdia
Lezama
Carlos Gurpeguik 17 futbolari eramango ditu bihar bere garaian atzeratutako bigarren jardunaldiko neurketara