Club Athletic: lortu Almeria eta Valenciaren aurkako sarrerak

Club Athletic: lortu Almeria eta Valenciaren aurkako sarrerak

Iraileko galderak San Mamesen jokatuko diren partida hauetarako lau sarrera bikoitz ditu sari

Hilero bezala, sari bereziak banatzen dituen lehiaketan parte hartzea proposatzen die bere kideei Club Athleticek. Bertan, zuri-gorrien historiari edo gaurkotasunari buruzko galdera bati erantzun beharko diote.

Iraileko galdera asmatzen dutenen artean San Mamesen jokatuko den Almeria eta Valenciaren aurka San Mamesen jokatuko diren partidetarako lau sarrera bikoitz zozkatuko dira. 

Hauxe da galdera: "Zein jokalarik bete ditu duela gutxi 500 partida Athletic Clubekin?". Erantzuna baldin badakizu, bete galdetegi hau Gorritazuria txarteleko zenbakia adieraziz. 

Abuztuko lehiaketako irabazleak, eta hortaz, Cadizen eta Getaferen aurkako partidetarako sarrerak lortu dituzten Club Athleticeko kideak 25683 eta 25869 zenbakiak izan dira. Zorionak!

Eta oraindik Club Athleticeko kidea ez bazara eta halako sariak eskuratu nahi badituzu, batu zaitez taldera orain!