
Bilbao Athletic Lezaman izango duen estreinaldirako prestatzen ari da
Bilbao Athletic Lezaman izango duen estreinaldirako prestatzen ari da
Adu Ares, Unai Gomez eta Egiluz Gurpegiren mutilekin egongo dira lehen taldearekin partidarik ez dutelako
Bilbao Athleticek ilusioz gainezka ekingo dio Lezamako estreinaldiari, larunbatean 18:30ean Utebo FCren aurka, gure Youtubeko kanalean ere zuzenean jarraitu ahal izango dena. Carlos Gurpegiren taldeak, gainera, Ernesto Valverderen dinamikan ohikoak diren hiru jokalari izango ditu: Unai Egiluz erdiko atzelaria, Unai Gomez erdilaria eta Adu Ares aurrelaria. Lehen taldean liga partidarik ez egoteak bigarren taldearen dinamikara eramango ditu hiru hauek eta gaur goizean Andosillako entrenatzailearekin entrenatuko dira.
Bigarren taldeak golik gabeko berdinketa batekin ekin zion denboraldiari, UD Logroñes mailako talde gogorrenetako bati egindako bisitan, eta bi partida jarraian jokatuko ditu Lezaman, Utebo FC eta Barbastroren aurka. Erronka bikoitz horri baikortasunez ekingo zaio, Avilesen lagunartekoan eta Logroñoko estreinaldian izandako azken sentsazio positiboen ondoren.
El filial, que arrancó con la temporada con un empate sin goles en la visita a uno de los ‘cocos’ de la categoría, la UD Logroñés, afronta dos partidos consecutivos en Lezama, frente al Utebo FC y Barbastro. Un doble reto que se afronta con optimismo después de las últimas sensaciones en el amistoso de Avilés y el estreno en Logroño.