
Euskal Non-League Day: Mulier FCN – Berriozar
Euskal Non-League Day: Mulier FCN – Berriozar
2014an sortua, Aranguren Ibarreko kluba Nafarroako emakumezkoen futbolaren erreferentzia da
2014ko ekainean, Osasunak gizonezkoen taldea Bigarren Mailara jaitsi ondoren bere emakumezkoen taldea uztea erabaki eta egun batzuetara, guraso talde batek, entrenatzaileekin eta zenbait jokalarirekin batera, biltzea erabaki zuten futbol-proiektuari jarraipena emateko.
Hori dela eta, oso arin, Mulier Futbol Club Navarra taldea jaio zen, eta garai nahasi batean, erreinu zaharrean, emakumezkoen futbolerako bidea zabaldu zen, Osasunaren desagerpenari San Juanekoa eta Lagunak-en jaitsiera gehitzen baitzitzaizkion.
Harrezkero, Mulier taldea etengabe hazi da emakumezkoen futbolaren erreferentzia bihurtu arte, eta bakarrik emakumezkoena den Nafarroako klub bakarra da. 24 jokalari ohi iritsi dira egitura profesionaletako taldeetara, lehen urratsak Mulierren eman eta gero.
Harrobiko kluba da, etorkizuna sortzen duen horietako bat, neskei eta nerabeei futbolaz gozatzeko aukera eskainiz. Emakumezkoen bederatzi taldek osatzen dute eta 125 jokalari baino gehiago ditu kimuen, haur, kadete, filial eta 3ª RFEF (Lehen Nazioanala) mailan dagoen lehen taldearen artean banatuta.
Ekimen sozialei lotuta ohi dago, eta Egues Ibarreko inguruan gero eta gehiago barneratzen ari da erakundea; izan ere, 500 jarraitzaile inguru ditu dagoeneko. Mulier azken hamarkadan egiten ari den lan handiaren aitorpena da.
Zugasti eta Mariana
Harrobiko lan zoragarri horren adibide garbia dira Patricia Zugasti eta Mariana Cerro egungo zuri-gorriak. Aipatutako azken jokalaria denboraldiaurreko azken neurketan lehoien kapitain lanetan aritu zen, Euskal Herria Kopan, Errealaren aurkako 4-2ko garaipenean. Zizur Nagusiko erdilariak, gainera, lehen gola sartu zuen finalean, jaurtiketa ederra eskuadrara.
Mulier FCN eta Athletic Cluben arteko hitzarmena 2019an sinatu zen.