Euskal Non-League Day: CD Lakua – Zarautz KE
125 urteurrena

Euskal Non-League Day: CD Lakua – Zarautz KE

1988an sortua, Gasteizko klubak ezin hobeto ordezkatzen ditu auzo-klubak, non kirol-prestakuntza giza prestakuntza bezain garrantzitsua den

2023ko ira. 8a

Auzoko beste talde asko bezala, Gasteizko CD Lakua gurasoek beren seme-alabek futbolean federatuta jokatzeko aukera izan zezaten tematzeari esker sortu zen. Lakuaren kasuan, Antonio Fornies IP zentroko IGE-ak bere haur mailako taldea federatzea erabaki zuen, garai hartan entrenatzeko eta jokatzeko instalazio duinik ere ez zuen auzo gazte bateko neska-mutilei kirol- eta hezkuntza-irteera bat emateko. 2.500 pezeta bildu ziren baloiak eta kamisetak erosteko, eta 1988an Lakua-03 Kirol Elkartea sortu zen.

Orduz geroztik, Lakua urtez urte hazten joan da, auzoko eta harrobiko klubaren izaera galdu gabe, kirol-prestakuntzan nahiz giza prestakuntzan murgildurik, eta errespetua, diziplina, sakrifizio-espiritua, elkartasuna, laguntasuna eta inolako diskriminaziorik gabeko integrazioa bezalako balioetan oinarritutako kirol- eta etika-jokabidea sustatuz, hori guztia zenbait mailatan lehia-espiritu osasuntsuarekin konbinatuta.

CD Lakua, bai gizonezkoen bai emakumezkoen egituran, Athletic Cluben hitzartutako kluba da 1998tik. Gaur egun, senior mailako emakumezko talde ditu (Euskal eta Lurralde Ligatan). Horiez gain, gizonezko gazteen mailako bi talde, kadete mailako gizonezko hiru talde eta emakumezko bat, haur mailako gizonezko bost talde eta emakumezko bat, kimu mailako gizonezko bost talde eta emakumezko hiru, gehi benjamin mailako eta hastapeneko taldeak ere ditu.

Lan bikain honen emaitza da Alejandra Estefania eta Naia Landaluze jokalariek Athleticen emakumezkoen lehen taldera egin duten jauzia.

Partida Sansomendin Zarautz KE-ren aurka
Euskal Non-League Day-aren lehen edizio honetan, CD Lakuak Zarautz KE izango du arerio Euskal Ligan, igandean, Sansomendiko zelaian, eguerdiko 12:00etan. Neurketan zehar Athletic Clubek emandako sari hauek zozketatuko dira:

  •  Athletic Clubek eta Cadizek San Mamesen Non League Day-aren ondorengo asteburuan jokatuko duten partidarako bi VIP sarrera.
  • Athletic Clubeko gizonezkoen kamiseta bat, 10. dortsala eta Lakuaren izenarekin.
  • Athletic Clubeko emakumezkoen kamiseta bat, 10. dortsala eta Lakuaren izenarekin.
Erlazionatutako albisteak
2023ko abe. 5a

Salesforce CRMaren mantentze-zerbitzuaren, euskarriaren eta bilakaeraren lizitazioa

Kluba

Eskaintzak 2023ko abenduaren 26a baino lehen aurkeztu beharko dira

Ikusi gehiago
2023ko abe. 5a

Club Athletic: Atletico Madrilen aurka, argazkia hamaikakoarekin

Kluba

San Mameseko hurrengo partidan lehoiekin batera argazkia aterako duten kideen kodigoak kontsulta itzazu

Ikusi gehiago
2023ko abe. 5a

Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia

Bazkideen Txokoa

Ikusi zozketako emaitzan ea saridunetako bat zaren

Ikusi gehiago
2023ko abe. 4a

Martxan da AC CUPen bigarren edizioa

Kluba

Athletic Cluben oinarrizko futboleko txapelketak bere talentua erakutsiko duten milaka futbolari gazte elkartuko ditu Lezaman eta San Mamesen 2024ko ekainaren 5etik 9ra

Ikusi gehiago
2023ko abe. 4a

Athletic Club - UD Las Palmas neurketarako sarreren salmenta

Lehen taldea

Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu abenduaren 4tik aurrera

Ikusi gehiago
2023ko abe. 4a

Club Athletic: lortu Realaren aurkako partidarako sarrerak

Kluba

Abenduko galderak urtarrilean San Mamesen jokatuko den derbirako bi sarrera bikoitz ditu sari

Ikusi gehiago
2023ko abe. 3a

Athletic Club, Euskararen Egunarekin bat

Kluba

Ohikoa den moduan, Klubak euskarari eskainitako jardunaldia ospatu du

Ikusi gehiago
2023ko abe. 2a

Online taberna. Athletic Club - Rayo Vallecano

Kluba

Egin klik beheko botoian gaur arratsaldeko partidarako eskaria egiteko. Online ordaindu eta zure San Mameseko eserlekutik gertuen dagoen Poza tabernan jaso ahal izango duzu eskatutakoa, ilararik itxaron gabe

Ikusi gehiago
2023ko abe. 1a

Johana Ruiz-Olabuenagak zuzenduko du Athletic Clubeko Gizarte Arloa

Kluba

Profesional bizkaitarra Klubaren egituran sartu da, bazkideari arreta ematen dion sail berriaz, kanpoko eta erakundeetako harremanez eta AC Fundazioaz arduratzeko

Ikusi gehiago
2023ko abe. 1a

Granada CF-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

Bazkideen Txokoa

Los Carmenes futbol zelaian jokatuko den neurketarako inskripzio-epea bukatuta, ez da zozketarik egongo eta apuntatu diren pertsona guztiek sarrerak erosi ahal izango dituzte

Ikusi gehiago