Euskal Non-League Day: Leioa eta Leioako Emakumeak
125 urteurrena

Euskal Non-League Day: Leioa eta Leioako Emakumeak

1925ean sortua, Leioa Kirol Elkarteak oinarri-futbola omentzeko jardunaldi honetan parte hartuko du, gizonezkoen eta emakumezkoen lehen bi taldeekin

2023ko ira. 8a

Leioa Kirol Elkartea da Euskal Non-League Day txapelketan bere bi taldeekin (gizonezkoena eta emakumezkoena) parte hartzen duen klub bakarra. 1925ean sortua, gorri-urdinak Bizkaiko oinarri-futbola ahalik eta modu benetakoenean ordezkatzeagatik nabarmentzen dira, Lagun Artea Futbol Eskolak berrogeita hamar talde inguru eta 700 jokalari baino gehiago prestatzen baititu.

Euskal futbolaren jatorriak harreman estua du Leioako udalerriarekin; izan ere, Lamiakoko zelaietan jokatu ziren lehen partidak XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran. Hain zuzen ere, Lamiako SD Leioako lehen etxea izan zen bere sorreran, 1925ean. Lehen hamarkada hartan eskualde mailan jokatu zuen, eta Gerra Zibilaren agerpenak kluba 1949 arte desagertzea eragin zuen, non lehiaketara itzuli zen. Eskualde-kategorietan izandako ibilbidea gorabehera askorekin mantendu zen (eta beste geldialdi bat 1965 eta 1974 artean) 2008ra arte, orduan lortu baitzuen lehen aldiz Hirugarren Mailara igotzea.

Kluba Sarriena zelaian finkatu ondoren, Leioak bere historiako arorik arrakastatsuena bizi izan du; izan ere, David Movilla entrenatzailearen eskutik, 2014-15 denboraldian Bigarren B Mailara igotzea lortu zuen. Azken denboraldian, 2022-23an, Leioak azken unera arte 2. RFEFko mailara igotzeko lehian egon zen, Kanarietako San Fernandoren aurkako play-off-en luzapenean galduz.

Euskal Non-League Day jardunaldian, igandean, Leioako Emakumeak Pauldarrak FKT taldearen aurka neurtuko ditu indarrak, 15:30etan, Sarriena zelaian, eta Leioak Errenteriako Touring-en aurka jokatuko du, 17:30etan. Euskal Non-league Day-n jokatuko diren gainerako partidetan bezala, partiden atsedenaldietan Athleticeko lehen taldeen elastikoen zozketa egingo da, baita datorren asteburuan San Mamesen Cadizen aurka jokatuko den partidarako bi VIP sarrerena ere.

SD Leioa eta Athletic Clubeko elastikoak jantzi dituzten jokalari historikoen artean, Placido Bilbao, Sabino Bilbao, Jonas Ramalho eta Borja Agirretxu agertzen dira.

Leioa Emakumeen Taldetik Leioako Emakumeak taldera

Leioako Emakumeen Taldea, Iñigo Juaristiren aginduetara, euskal futboleko emakumezkoen talde garrantzitsuenetako bat izan zen, eta Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldearen sorreran hartu zuen parte. Leioako herria, eta lehenago aldameneko Sondika, bi udalerri erabakigarriak izan ziren XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran emakumeen futbola sendotzeko eta hazteko. Lehen talde gorri-beltz historiko hartatik sortu ziren 2002-03ko Athletic Clubeko jokalari gehienak. Talde horrek, elitean egin zuen lehen urtean, Superligako titulua irabazi zuen. 17 jokalari historia zuri-gorrirako: Arantza Andres, Irantzu Castrillo, Silvia del Val, Eba Ferreira, Izaskun Gaztelu, Jessica Gomez, Ana Belen Nuñez, Saioa Gonzalez, Julene Guarrotxena, Iraia Iturregi, Uguzne Mezo, Nerea Onaindia, Arrate Orueta, Vanessa Rodriguez, Lorena Sanchez, Aitziber Juaristi eta Nerea Uriagareka.

Leioa ET taldea Leioa Kirol Elkartearekiko independentea zen arren, 2003an Leioako Emakumeak sortu zenean eragina izan zuen, zalantzarik gabe. Formakuntza da oraindik ere eskola klub honen ezaugarri Nagusia; bertatik Athletic Clubeko jokalari hauek igaro dira: Naiara Beristain, Eider Hidalgo, Joana Flaviano, Eztizen Etxebarria, Ane Landa, Andere Leguina eta egungo Athletic Clubeko batzordekidea den Garazi Unibaso.

+
Informazio gehigarria
Erlazionatutako albisteak
2023ko abe. 5a

Salesforce CRMaren mantentze-zerbitzuaren, euskarriaren eta bilakaeraren lizitazioa

Kluba

Eskaintzak 2023ko abenduaren 26a baino lehen aurkeztu beharko dira

Ikusi gehiago
2023ko abe. 5a

Club Athletic: Atletico Madrilen aurka, argazkia hamaikakoarekin

Kluba

San Mameseko hurrengo partidan lehoiekin batera argazkia aterako duten kideen kodigoak kontsulta itzazu

Ikusi gehiago
2023ko abe. 5a

Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia

Bazkideen Txokoa

Ikusi zozketako emaitzan ea saridunetako bat zaren

Ikusi gehiago
2023ko abe. 4a

Martxan da AC CUPen bigarren edizioa

Kluba

Athletic Cluben oinarrizko futboleko txapelketak bere talentua erakutsiko duten milaka futbolari gazte elkartuko ditu Lezaman eta San Mamesen 2024ko ekainaren 5etik 9ra

Ikusi gehiago
2023ko abe. 4a

Athletic Club - UD Las Palmas neurketarako sarreren salmenta

Lehen taldea

Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu abenduaren 4tik aurrera

Ikusi gehiago
2023ko abe. 4a

Club Athletic: lortu Realaren aurkako partidarako sarrerak

Kluba

Abenduko galderak urtarrilean San Mamesen jokatuko den derbirako bi sarrera bikoitz ditu sari

Ikusi gehiago
2023ko abe. 3a

Athletic Club, Euskararen Egunarekin bat

Kluba

Ohikoa den moduan, Klubak euskarari eskainitako jardunaldia ospatu du

Ikusi gehiago
2023ko abe. 2a

Online taberna. Athletic Club - Rayo Vallecano

Kluba

Egin klik beheko botoian gaur arratsaldeko partidarako eskaria egiteko. Online ordaindu eta zure San Mameseko eserlekutik gertuen dagoen Poza tabernan jaso ahal izango duzu eskatutakoa, ilararik itxaron gabe

Ikusi gehiago
2023ko abe. 1a

Johana Ruiz-Olabuenagak zuzenduko du Athletic Clubeko Gizarte Arloa

Kluba

Profesional bizkaitarra Klubaren egituran sartu da, bazkideari arreta ematen dion sail berriaz, kanpoko eta erakundeetako harremanez eta AC Fundazioaz arduratzeko

Ikusi gehiago
2023ko abe. 1a

Granada CF-Athletic Club: sarrerak hartzeko epeak

Bazkideen Txokoa

Los Carmenes futbol zelaian jokatuko den neurketarako inskripzio-epea bukatuta, ez da zozketarik egongo eta apuntatu diren pertsona guztiek sarrerak erosi ahal izango dituzte

Ikusi gehiago