Euskal Non-League Day: Zalla – Gallarta

Euskal Non-League Day: Zalla – Gallarta

1913an sortua, Enkarterrietako kluba Bizkaiko futboleko kategoria ez-profesionaletako beste talde historiko bat da

Sociedad Deportiva Zalla Union Club 1913an sortu zen, baina 1925era arte ez zen federatu, orduan hasi baitzen txapelketa ofizialean jokatzen. Ehun urtetik gorako bere ibilbidea gorabeheraz betea dago, Hirugarren Mailako talde klasikoa izanik, eskualdeko kategoriak ere ezagutu dituena eta bere kirol arrakastarik handiena 1995/96 eta 2004/05 denboraldietan Bigarren B Mailara igo izanak izan zuena.

Bere egungo futbol zelaia, Landaberri, 1983an inauguratu zen eta bere belar eder eta zainduagatik, Athletic Clubez gain, Lehen Mailako talde ospetsuak igaro dira, hala nola, Eibar, Alaves, Real Oviedo, Huesca, Numancia, U.D. Salamanca edo Burgos. Hasiera batean, Zalla Union Clubek "La Presa" zelaian jokatzen zituen bere partidak, 1925ean bere lehen neurketaofiziala jokatu zuen "El Baular" zelaira pasatuz. Handik 1947an "San Miguel" zelai historikora aldatu zen berriro. Azken finean, lokatzezko benetako futbola da, Zalla bezalako klubak protagonista dituena, eta horiek gabe ezinezkoa da Athletic Cluben 125 urteko historia ulertzea.

Kamiseta zuri-gorria eta Zallako urdina eta zuria jantzi dituzten futbolarien artean, Ismael Urtubi, Ligako txapeldun bikoitza eta Kopako txapelduna bezalako mito zuri-gorria. Beste bi lehoi izan ziren Sergio Corino eta Jon Ander Lambea, Zallako bere denboraldian Gontzal Suances beste lehoi ohi batek entrenatu zuena.

Aipamen berezia merezi du Lorena Sanchezek. Lorena herrian jaio zen, eta Zallan futbolaren munduan lehen urratsak eman ondoren iritsi zen lehen talde zuri-gorrira. Erdilariak sei denboraldiz jokatu zuen Athleticen, 107 partidatan 26 gol sartuz eta 2002 eta 2007 artean Ligako lau titulu eskuratuz.

1996/97 denboraldian, Zalla UC eta Athletic Club taldeek elkarren aurka jokatu zuten Kopan. Joaneko partidan, Landaberrin, Athletic Clubek 0-3 irabazi zuen Julen Guerrero, Bolo eta Bittor Alkizaren golekin. Itzulikoan, San Mamesen, Athletic Clubek 2-1-ko garaipena lortu zuen Bolo eta Andrinuaren golekin etxekoentzat eta Emiliorenarekin kanpokoentzat.

Igandean, hilak 10, 18:30ean, Gallartaren aurka

Euskal Non-League Day-aren lehen edizioan, Zallak Gallartaren kontra jokatuko du igandean, 18:30ean, Landaberrin. Partidan zehar Athletic Clubek emandako sari hauek zozketatuko dira:

  • Athletic Clubek eta Cadizek San Mamesen Non League Day-aren ondorengo asteburuan jokatuko duten partidarako bi VIP sarrera.
  • Athletic Clubeko gizonezkoen kamiseta bat, 10. dortsala eta Zallaren izenarekin.
  • Athletic Clubeko emakumezkoen kamiseta bat, 10. dortsala eta Zallaren izenarekin.

Gontzal Suances jokalari zuri-gorri ohiak banatuko dizkie sariak irabazleei.