Lezamako kordada Urdaibain
Harrobiko teknikariek mendiko talde-jarduera emankorra egiten zuten, Alex Txikon alpinista lemoarraren hitzaldiarekin hasi zena
Athletic Clubeko kirol arloak joan den asteartean, aurreko denboraldian bezala, harrobiko futbolariekin egunero lan egiten duten profesionalentzat jarduera bat antolatu zuen kohesioa sendotzeko eta euren lankidetza globalerako oinarria sortzeko. Mendian kordada bat.
Alex Txikonek ireki zuen Urbaibaiko inguru ederrean izan zen jardunaldia. Lemoako alpinistak urtarrilean Manaslura oxigenorik gabe egindako azken igoeraz hitz egin zuen, eta lidergoari eta talde-lanari buruzko hausnarketa interesgarriak utzi zituen. "Pasiorik eta motibaziorik gabe ez da ezer lortzen. Kordada batean lagunik txarrena egoa da, egoa da espedizio batean hiltzen zaituena. Besteek zer pentsatzen duten pentsatuz egiten badituzu gauzak, akats bat egin dezakezu. Zure kabuz egin behar dituzu gauzak".
Txikonek, besteak beste, Narga Parbat neguan lehen aldiz igotzea lortu zuen 2016an, eta argi utzi zuen ondorengoa: "Presioa ez da existitzen, tentsioa dago zure lana ahalik eta ondoen egiteagatik. Presioarekin ateratzen bagara, batzen ez duen beste zerbait daukagu, egoerari buelta ematen eta emozioak kudeatzen jakin behar dugu".
Txikonekin denbora eta esperientziak partekatu ondoren, Sergio Navarro Lezamako zuzendariarekin batera, Atxarreko San Pedro baselizarantz igo ziren. Han, taldekako orientazio lasterketa bat hasi zen mendian zehar. Mapa eskuan, talde ezberdinak pixkanaka iristen joan ziren Laidako hondartzako helmugara, non bainua izan zen ahalegin kolektiboaren azken saria.