Deportivo Alaves taldearen aurkako neurketarako sarrerak

Deportivo Alaves taldearen aurkako neurketarako sarrerak

Kontsultatu Mendizorrotza futbol zelaian jokatuko den norgeiagokarako sarrera eskuratzeko baldintzak

Deportivo Alaves taldeak 387 sarrera bidaliko dizkio Athletic Clubi irailaren 22an, ostiralean, 21:00etan jokatuko den neurketarako. Sarrerak erosi nahi duten bazkideek Klubeko webguneko Bazkideen Txokoan (Bazkideentzako zerbitzuak atalean/ Kanpoko Partidetarako Sarreren Zozketa) eman beharko dute izena irailaren 13tik, asteazkena, irailaren 15era arte, ostirala, 10:00etara. 

Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak saltzeko publiko orokorrarentzat irekiko lirateke txarteldegiak. 

Sarreren prezioa 30 eurokoa izango da. 

Sarrerak hartzeko, saritutako bazkideek karnet originalak aurkeztu beharko dituzte eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaia plana adierazi ere.