

Athletic Clubek DIGI-ren bisita hartu du Lezamako instalazioetan, uztailean bere babes akordioa emakumezkoen lehen taldera zabaldu ondoren. Horrela, DIGI lehen bi taldeen babesle bihurtzen da, gizonezkoena eta emakumezkoena, eta bere logoa bien elastikoen atzealdean ageri da.
Irene Oguiza eta Marta Unzue, Athleticeko jokalariak, eta Laura Ruiz de Azua, Zuzendaritza Batzordeko kidea, Lezaman izan dira enpresaren ordezkariekin batera, Angel Alvarez buru duen Chief Commercial Officerrekin.
Angel Alvarez oso pozik agertu da emakumezkoen taldearekin batera emandako pausoarekin: "Talde honekin balio asko partekatzen ditugu, hala nola inplikazioa, etengabeko hobetzea eta sakrifizioa. Apustu handia egiten ari gara Bilboren eta Euskadi osoaren alde, zuntza eraikitzen euskal probintzia guztietan, eta oso harrera ona izaten ari gara. Iazko negozio-bolumena hirukoizten ari gara, eta ziur gaude lankidetza honek etorkizunean ere lagunduko digula".
Bestalde, Laura Ruiz de Azuak azaldu duenez, "babesletzagatiko diru-sarrerak aldatzen ari dira azken urteotan, eredu estatiko batetik harreman-eredu askoz dinamikoago batera pasatuz. Iaz DIGIk eta Athletic Clubek gizonezkoen lehen talderako akordio bat sinatu zuten eta gaur hemen bildu gara elkarrekin hazten jarraitzeko eta emakumezkoen lehen talderako akordioa sinatzeko. Eskerrak eman nahi dizkiogu DIGIri Klubaren alde egiten ari den apustuagatik eta, gaur, zehazki, emakumeen egituraren alde erakutsi duen konpromisoagatik".



Emakumezkoen lan plangintza abenduaren 10ra arte
Emakumezkoena
David Aznarrek zuzentzen duen taldeak hurrengo lan plana aurreikusi du aste honetan hasiera batean:


Talde lan berezia Getxo Kirolaken instalazioetan
Emakumezkoena
Liga F-ko geldialdia aprobetxatuz, lehoiek Fadurako kiroldegiko instalazioak bisitatu zituzten kirol ezberdinak praktikatzeko


Emakumezkoen lan plangintza abenduaren 3ra arte
Emakumezkoena
David Aznarrek zuzentzen duen taldeak hurrengo lan plana aurreikusi du aste honetan hasiera batean:


Athleticek garesti saldu du FC Barcelonaren aurkako porrota
Emakumezkoena
Zuri-gorriek lan bikaina egin dute defentsan eta 0-4koa baino zigor txikiagoa merezi izan dute


Deskargatu Athletic Club - FC Barcelona (Liga F, 10. J) partidaren buletina
Emakumezkoena
Eskuragarri duzu Lezaman jokatuko den Liga F-ko 10. jardunaldiko norgehiagokaren inguruan datu interesgarrienak biltzen dituen buletina


Liga F-ko Athletic Club-FC Bartzelona partidarako sarrera
Emakumezkoena
Lezamako plaza kopurua beteta daudenez, egindako zozketetan saritutako bazkideak, Gazte Abonoa, Club Athletic edo sarrera balioduna duten pertsonak bakarrik sartu ahal izango dira Lezaman.


"Onenen aurrean neurtzeko aukera bat da"
Emakumezkoena
David Aznarrek konfiantza du Lezamak duen energian eta zaleekiko konexioan "liderren aurka lehiatzeko"


Zuzenean: David Aznarren prentsaurrekoa
Emakumezkoena
Jarrai ezazu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia Lezamatik
 (1)-150.jpg)
 (1).jpg)
Partidarik galdu ez duen FC Barcelonak bisitutako du Lezama
Emakumezkoena
Athletic Clubek igandean, 18:00etatik aurrera (DAZN), punturik galdu gabe sailkapenaren buruan dagoen taldea hartuko du


Tell My Skin, emakumezkoen Athletic Cluben babesle berria
Emakumezkoena
Dermatologia eta estetika integratiboko klinikak hurrengo hiru denboraldietarako sinatu du eta bere logoa lehen taldearen entrenamendu eta beroketako kamisetaren aurrealdean agertuko da