

João Domingos da Silva Pinto (Vila Nova de Gaia, 1961), João Pinto bezala ezagunagoa, 2023ko One Club Man Award berria da. Nazioarteko atzelari ospetsuak profesionalismoa eta bere kluba (FC Porto) uztartzen dituen futbolariaren ideala pertsonifikatzen du. Izan ere, bere kirol ibilbide osoa burutu zuen dragoien klubean, 16 denboraldi eta 587 partida, eta ia 130 urteko historian “Azuis e Brancos” taldearekin partida gehien jokatu dituen FC Portoko jokalaria izan da. Hain zuzen ere, João Pintok One Club Man garaikurra jasoko du San Mamesen irailaren 27an, Athletic Club-Getafe CF dela eta, arratsaldeko 19:00etan, FC Portok bere 130. urteurrena ospatzeko bezperan, irailaren 28an. Hortaz, sari honi esker, 2023an ehun urteko historia ospatzen duten Europako futboleko bi klasiko batuko dira, Athletic Clubek ere 125. urteurrena beteko baitu aurten.
💙🐉 Lenda do @FCPorto
— Athletic Club (@athletic_eus) September 14, 2023
⭐ João Pintok irailaren 27an jasoko du One Club Man saria San Mamesen, #AthleticGetafe partidan. #OCM23 #AthleticClub 🦁 pic.twitter.com/kEd2kiwwXd
Kontsultatu 2023ko OCM-aren txostena.
João Pinto, 2023ko One Club Man, eta FC Porto sarituen zerrendan sartu dira:
Matthew Le Tissier (Southampton FC), 2015ko OCM. Paolo Maldini (AC Milan), 2016ko OCM. Sepp Maier (FC Bayern Munich), 2017ko OCM. Carles Puyol (FC Barcelona), 2018ko OCM. Billy McNeill (Celtic FC), 2019ko OCM. Ryan Giggs (Manchester United FC), 2020ko OCM, eta Ricardo Enrique Bochini (Avellanedako CA Independiente), 2022ko OCM.
Gainera, One Club Woman Award saria jaso dute Malin Moströmek (Umea I.K.), 2019ko OCW; Pia Wunderlichek, (FFC Frankfurt), 2020ko OCW; Jennifer Zietzek (1.FCC Turbine Potsdam), 2022ko OCW; eta Matilde “Mati” Martínezek (Albacete Fundazioa), 2023ko OCW.
Bizitza osoa Dragoiekin
João Pintok, Dragoien kapitain enblematikoak, 1980tik 1997ra bitartean sekulako palmaresa lortu zuen: 9 Liga, 4 Kopa, Portugalgo 8 Superkopa, gehi Europako Kopa bat, Europako Superkopa bat eta Kontinente Arteko Kopa bat 1987an. Eskuin hegaleko atzelaria izan zen, gaitasun fisiko eta ziztu apartekoa, benetako dragoi menderaezina. Bobby Robson entrenatzaile ingelesak esan zuen “bi bihotz eta lau hanka” zituela, eta bitxikeria ugarik islatzen dute FC Portorenganako duen maitasuna. Adibidez, galtzerdiaren punta koipe beltzez margotu zuen eguna, entrenatzailea, aurkariak eta bere kideak ezkutatzeko oineko behatz batean zuen minagatik botaren zati bat moztu behar izan zuela kontura ez daitezen. Hala ere, bere errendimenduak bikaina izaten jarraitu zuen.
João Pinto 14 urterekin sartu zen FC Portoko harrobian. 1981eko abenduaren 1ean egin zuen debuta lehen taldearekin, eta hurrengo denboralditik aurrera, Jose Maria Pedrotorekin, hasierako hamaikakoan sartzen zen eskuin hegalekoan eta ez zuen utziko bere ibilbide arrakastatsua amaitu arte.
1983/84 denboraldian bere lehen Portugalgo Kopa irabazi zuen Rio Ave FC 4-1 mendean hartuta. Urte berean FC Porto Errekopako txapeldunorde geratu zen, Basilean Turingo Juventusen aurka jokatutako finalean galduz. Vecchia Signorak 2-1 irabazi zien portugaldarrei, baina jokalari horien ernamuinak aurrera egiten eta tituluak irabazten jarraitu zuen, 1987an egungo Champions Leagueko (antzinako Europako Kopa) txapeldun izan arte. “Azuis e Brancos” taldeak, Artur Jorge entrenatzailearen esanetara, 2-1 irabazi zion Bayerni, Rabah Madjer FC Portoko aurrelari aljeriarrak orpoz egindako jokaldiari eta Juaryren ondorengo golari esker.
João Pinto buru zuen talde hartatik Paulo Futre gaztea nabarmentzen zen, Atletico Madrilek uda hartan bertan fitxatu zuena. Hilabete batzuk geroago, 1987ko abenduaren 13an, FC Porto Kontinente Arteko Kopako txapeldun geratu zen, Montevideoko Peñarol taldeari Tokion elurtutako zelai baten aurka irabazita.
Amsterdameko Ajaxen aurkako final bikoitzean, FC Portok nazioarteko hirugarren titulua lortu zuen, 1988ko urtarrilean Europako Superkopa irabazi ondoren.
João Pintok botak erretiroa hartzea erabaki zuen 1996/97 denboraldiaren amaieran, bizitza osoa bere bihotzeko klubaren zerbitzura eman ondoren. Bere agurreko ekitaldian, Dragoien atzelari mitikoak modu sinbolikoan eman zizkion 2 zenbakiko kamiseta eta kapitainaren besokoa Jorge Costari.
Internazionala Portugalekin 1984ko Eurokopan eta 1986ko Munduko Txapelketan
FC Porton egindako ibilbide bikainaz gain, João Pinto 70 aldiz izan zen internazionala Portugalekin, horietako 48 kapitaina izanik. Bere garaian, João Pinto portugaldarrak 67. partida bere herrialdeko elastikoarekin jokatuta, nazioartean gehien ibilitako jokalaria bihurtu zen. Marka horri eutsi zion Vitor Baiak gainditu zuen arte.
1984an Frantziako Eurokopa eta 1986an Mexikoko Munduko Txapelketa jokatu zituen Portugalgo selekzioarekin. Eurokopan João Pintok maila bikaina eman zuen eta finalaren atarian geratu zen selekzio titularra izanik. Finalerdietan, talde anfitrioiak, Frantziak, 3-2 irabazi zion Portugali luzapenean, Michel Platinik sartutako golari esker, eta beraz, Joao Pintori bere herrialde maiteari Kopa altxatzeko ametsa amaitu zitzaion.
Selekzioaren agurra 1996an izan zen, beti idolatratu zuen zelaian, Das Antas izenekoan, FC Portoren etxea, harik eta estadio zaharra gaur egungo Estádio do Dragãok ordezkatu zuen arte 2004an.
FC Porto eta Athletic Club
Portugalgo dragoiek eta euskal lehoiek 2014an jokatu zuten azkenekoz elkarren aurka, Txapeldunen Ligako Multzoen Fasea zela eta. FC Portok irabazi egin zuen bi partidetan, eta Valverdek zuzendutako Athleticek txapelketatik at utzi zuen, hirugarren sailkatu baitzen fase horretan. Bitxia bada ere, Europako Kopan ere jokatu genuen lehen aldiz txapelketa ofizialean, 1956-57 denboraldian, eta orduko hartan zuri-gorriek irabazi zuten.
FC Portok eta Athletic Clubek beste lau aldiz jokatu zuten elkarren aurka lagunarteko partidetan, baina inoiz ez 1980 eta 1997 artean, João Pinto “Azuis e Brancos” taldean zegoenean.
Datorren irailaren 27an, portugaldar atzelari mitikoak Athletic Clubeko zaleen txalo zaparrada jasotzeko aukera izango du San Mamesen, Jose Angel Iribarren eskutik 2023ko One Club Man garaikurra jasotzen duen bitartean. Gaur egungo futbolean gero eta urriagoak diren balioak aintzat hartzen dituen saria da, zale orok bere idoloentzat irrikatzen duena.
João Pinto, zenbakitan
- 16 denboraldi FC Porton
- 587 partida
- Ligako 9 titulu (1984/85, 85/86, 87/88, 89/90, 91/92, 92/93, 94/95, 95/96 eta 96/97)
- 4 Kopa (1984, 1988, 1991 eta 1994)
- Portugalgo 8 Superkopa
- Europako Kopa bat (1986/87)
- Kontinentearteko Kopa bat (1987)
- Europako Superkopa bat
- 70 aldiz nazioartean



Erregelamenduko lau aurreproiekturi egindako ekarpenen balorazioa
Bazkideak
Zuzendaritza Batzordeak Klubeko bazkideen iradokizunei emandako erantzunak webguneko Txokoan kontsulta daitezke


Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia
Bazkideen Txokoa
Saridunetako bat bazara kontsultatu


Aitor Agirre: “Nik Athleticen jokatu nahi izan nuen beti”
Kluba
Sondikoztarra, 70eko hamarkadako golegilerik oparoenetako bat izateaz gain, frankismoaren aurka erakutsitako besokoagatik ezaguna da


2022/23 ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2023/24ko aurrekontua
Kluba
Athletic Clubek 16 milioi eurotan murriztu du egiturazko defizita eta 2022/23 ekitaldia galerarik gabe itxi du


2023ko Ohiko Batzar Nagusirako Deialdia
Kluba
Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordeak dei egiten die Athletic Clubeko bazkide konpromisarioei 2023ko urriaren 31n (asteartea), 19:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditorioan egingo den Ohiko Batzar Nagusian parte har dezaten


Goikoren orrorik ozenenak 40 urte bete ditu
Kluba
Lech Poznanen aurkako lehiaren aurretik, 18 partidetako zigorra jaso zuen


Umeen sarrerak UD Almería taldearen kontra
Bazkideen Txokoa
Haurrentzako sarrerei buruzko San Mameseko Ligako hurrengo partiduan informazioa jaso ezazu


Muniainek jokatutako partidatan Txetxu Rojo berdindu du
Kluba
Gure kapitainak ezker magikoa zuen jokalariak kamiseta zuri-gorriarekin ezarritako 541 partiden marka berdindu du


João Pinto: "One Club Man saria jasotzea sekulako poza da"
Kluba
FC Portoko kapitain mitikoak komunikabideen galderei erantzun die San Mamesen, Athletic-Getafe partidaren atarian omenaldia jaso aurretik


Zuzenean: João Pintoren prentsaurrekoa
Kluba
Jarraitu streaming bidez One Club Man 2023 saridunaren agerraldia, San Mameseko prentsa aretotik