

Larunbat honetan, irailak 16, Liga F hasiko da. 2023/2024 denboraldia Lezaman estreinatzerik izan ez ondoren, Granada CFren aurkako lehen jardunaldian grebarengatik jokatu ez zelako, orain talde zuri-gorriak egutegiko bigarren hitzorduari ekingo dio Madrilen, aurten ere asmo handiak dituen arerio baten aurka. David Aznarrek, Athletic Clubeko aulkiaren buru, bere lehen partida ofiziala biziko du Atletico de Madriden kontra. Talde honek sailkapeneko goiko aldean egon nahi du eta Txapeldunen Ligarako sailkatu.
Joan den denboraldian laugarren amaitu eta Erreginaren Kopa irabazi zuen talde koltxoneroak Manolo Cano du beste denboraldi batez aulkian. Fitxaketen atalean Gaby Garcia, Ana Crnogorcevic edo Sheila Guijarro nabarmentzen dira, baina Manchester Unitedera joan den Irene Guerreroren, Barbara Latorreren, Maitane Lopezen edo Virginia Torrecillaren bajak izan ditu. Madrildarrak proba gogorra izango dira ligaren hasierarako, datorren astean geldialdia egon aurretik.
Iaz, Athletic Clubek porrot gogorra jasan zuen bigarren itzulian, CD Wandan galdu baitzuen luzapenean eta Maite Zubieta 65. minutuan kanporatua izan ostean. Lezaman, Atletico nagusi izan zen erregulartasunaren txapelketako lehen jardunaldietan.
Aldagela zuri-gorria ilusioz gainezka dago lehen probaren aurretik, lesioak gorabehera. Larunbata egun berezia izan daiteke Athletic Clubeko armarria lehen aldiz defendatuko duten futbolari batzuentzat. Etxetik urrun egingo dute, baina denboraldiko lehen garaipena lortzeko asmo sendoarekin. Zalantzarik gabe, David Aznarren taldearen denboraldiaurre bikainari berrespenik onena izango litzateke. Norgehiagoka 12:00etan hasiko da eta GOL TV-k eskainiko du irekian.


Emakumezkoen lan plangintza abenduaren 10ra arte
Emakumezkoena
David Aznarrek zuzentzen duen taldeak hurrengo lan plana aurreikusi du aste honetan hasiera batean:


Talde lan berezia Getxo Kirolaken instalazioetan
Emakumezkoena
Liga F-ko geldialdia aprobetxatuz, lehoiek Fadurako kiroldegiko instalazioak bisitatu zituzten kirol ezberdinak praktikatzeko


Emakumezkoen lan plangintza abenduaren 3ra arte
Emakumezkoena
David Aznarrek zuzentzen duen taldeak hurrengo lan plana aurreikusi du aste honetan hasiera batean:


Athleticek garesti saldu du FC Barcelonaren aurkako porrota
Emakumezkoena
Zuri-gorriek lan bikaina egin dute defentsan eta 0-4koa baino zigor txikiagoa merezi izan dute


Deskargatu Athletic Club - FC Barcelona (Liga F, 10. J) partidaren buletina
Emakumezkoena
Eskuragarri duzu Lezaman jokatuko den Liga F-ko 10. jardunaldiko norgehiagokaren inguruan datu interesgarrienak biltzen dituen buletina


Liga F-ko Athletic Club-FC Bartzelona partidarako sarrera
Emakumezkoena
Lezamako plaza kopurua beteta daudenez, egindako zozketetan saritutako bazkideak, Gazte Abonoa, Club Athletic edo sarrera balioduna duten pertsonak bakarrik sartu ahal izango dira Lezaman.


"Onenen aurrean neurtzeko aukera bat da"
Emakumezkoena
David Aznarrek konfiantza du Lezamak duen energian eta zaleekiko konexioan "liderren aurka lehiatzeko"


Zuzenean: David Aznarren prentsaurrekoa
Emakumezkoena
Jarrai ezazu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia Lezamatik
 (1)-150.jpg)
 (1).jpg)
Partidarik galdu ez duen FC Barcelonak bisitutako du Lezama
Emakumezkoena
Athletic Clubek igandean, 18:00etatik aurrera (DAZN), punturik galdu gabe sailkapenaren buruan dagoen taldea hartuko du


Tell My Skin, emakumezkoen Athletic Cluben babesle berria
Emakumezkoena
Dermatologia eta estetika integratiboko klinikak hurrengo hiru denboraldietarako sinatu du eta bere logoa lehen taldearen entrenamendu eta beroketako kamisetaren aurrealdean agertuko da