
Deskargatu Athletic Club - Cadiz CF neurketaren buletina (5. J)
Deskargatu Athletic Club - Cadiz CF neurketaren buletina (5. J)
Gozatu San Mamesen larunbat honetan (14:00etan) jokatuko den EA Sports 2023-24 LaLigako 5. jardunaldiko partidaren aurreko argitalpen digitalaz
LaLiga San Mamesera itzuliko da Athletic Cluben eta Cadizen arteko lehia erakargarriarekin (14:00etan). Emaitza positiboen bolada luzatzeko asmoz, Ernesto Valverderen gizonek Cadizko taldea gainditu eta zaleen aurrean bigarren garaipena jarraian lortzen saiatuko dira, laugarren norgehiagoka jarraian galdu gabe.
Klikatu hemen buletina deskargatzeko
5. jardunaldiaren argitalpena, etxeko neurketen ohikoa, benetan berezia da. Duela hamar urte RC Celtaren aurka San Mamesek zelai berriaren lehen pasartea bizi izan zuen eta larunbatean zelaiaren hamargarren urteurrena beteko da. Laster, João Pinto, One Club Man 2023ko irabazlea, omenduko du harmaila zuri-gorriak, Getafe CFren aurkako norgehiagokan. Buletinaren barruan, hobeto ezagutuko dugu bere ibilbide osoa FC Porton egin zuen eskuin hegaleko portugaldarra.
Euskarri digitaletara egokitutako formatuak estekak eta bideoak txertatzen ditu, informazioak osatzeko.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Cádiz CF

