
Informazio erabilgarria: Athletic Club - Cádiz CF
Informazio erabilgarria: Athletic Club - Cádiz CF
Larunbat honetan, 14:00etan, 2023/24 LaLigako 5. jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak
Larunbat honetan, Athletic Clubek eta Cadiz CF taldeek 5. jardunaldiko partidan neurtuko dituzte indarrak. Jarraian, partida jarraitzeko bertaratzen diren guztientzat interesgarriak diren datuak azaltzen dira:
Ateak irekitzea
San Mamesera sartzeko ateak 12:30etik aurrera egongo dira zabalik. Mesedez, joan zaitez behar besteko aurrerapenarekin zelaira sartzea arintzeko, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz lasai gozatu ahal izateko.
Sarbidea zure bazkide txartelarekin
San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.
Aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango da "nire txartela" atalean, partidaren aurreko orduetan gaituko den QR kodearen bidez.
Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da Athletic Clubeko app ofizialaren bitartez, partida hasi baino bi ordu lehenagora arte. Bi aukera daude:
- Bazkide-txartel digitala aplikazio ofizialaren bidez beste pertsona bati lagatzea (Android / IOS)
- Bazkide-txartela edo Gazte Abonoa Klubaria app-aren bitartez, webgunearen bitartez edo 900 909 709 telefonoaren bitartez lagatzea.
Sarreren salmenta
San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:
- Irailak 15, ostirala, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
- Irailak 16, igandea, 10:30etik aurrera.
Ikusleek pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango dituzte, horiek agortu arte.
San Mames VIP Area sarrerak
San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, Katedralean esperientzia bakarra bizitzeko.
San Mames VIP Area sarrerak erosi
Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mames planoa artikulu honen amaieran).
San Mameseko dendaren irekiera
Denda ofiziala (San Mameseko 26. eta 0. ateen artean dagoena) 10:00etatik 20:00etara egongo da irekita, etenik gabe.
Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.
Ostalaritza zerbitzuak
Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sport tabernan, 11:00etatik 02:00etara. Edari- eta janari-eskaintza zabala dago, baita partida bere pantaila erraldoietan ikusteko aukera.
Gainera, La Campa de los Ingleses taberna 18:00etatik 22:00etara egongo da zabalik, gosari, brunch eta asteburuko menuekin, eta San Mames Jatetxea 20:30etatik aurrera.
AC Museoa eta San Mames Tourra
Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 16:15etik 20:00etara. Partida eguna denez, San Mameseko Tourra 18:00etatik aurrera egin ahal izango da.