
Mendizorrotzarako sarrerak: sariduna 1.613 zenbakia
Mendizorrotzarako sarrerak: sariduna 1.613 zenbakia
Zenbaki horrek eta ondorengo 386ek sarrera bat erosteko eskubidea izango dute
Mendizorrotza futbol zelaian jokatuko den Alaves-Athletic neurketarako dauden sarreren zozketa egin eta gero, zenbaki sariduna 1.613a izan da. Beraz, zenbaki horrek eta ondorengo 386ek, 1999ra arte, sarrera bat erosteko eskubidea izango dute.
Sarreren prezioa 30 eurokoa izango da.
Kontsultatu zerrendan ea saritua izan zaren.
2210 bazkide apuntatu dira guztira zozketa honetarako.
San Mameseko txarteldegietan jasoko dira irailaren 19an, asteartea, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00era.
ADI EGON. Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta ere bai sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaiako plana adieraztea honekin batera doan formularioan.
Gogoratzen dizuegu sarrera bat erosteko eskubidearekin saritua izan den bazkideak sarrera hartuko ez balu, ezta berau ordaindu ere, hurrengo hiru zozketetan parte hartzeko gaitasunik gabe geratuko dela edozein lehiaketarako Klubak antola dezakeen beste zozketaren batean. Denboraldi berean bigarrenez berdin jokatuz gero, edozein lehiaketarako sarrerak eskuratzeko gaitasungabetzea 365 egunekoa izango da.
Azkenik, erretiratu gabeko sarrerarik balego, Klubak ondorengo zenbaki korrelatiboekin kontaktatuko luke, sarrerak agortu arte.