
"San Mamesera itzultzeko gogoa dugu"
"San Mamesera itzultzeko gogoa dugu"
Nazioarteko neurketen etenaldiaren ondoren, Ernesto Valverdek bere taldeak lehen lau jardunaldietako maila ona mantentzea espero du LaLigan "indartsu" jarraitzeko
LaLigako 5. jardunaldirako txanda San Mamesen. Athletic Clubek Cadiz CF hartuko du, nazioarteko neurketak direla eta izandako geldialdiaren ostean. Talde andaluziarra azken denboraldietan aurkari deserosoa izan da Athleticentzat eta ederto ekin dio txapelketari. Izan ere, lehoien puntu berberak ditu. Ernesto Valverdek, Cadizeko taldearen aurkako partida garrantzitsu baten atarian, arerioraren potentzialaz ohartarazi du: "Guretzat oso partida garrantzitsua da, bizitzen ari garen berdintasunagatik. Cadiz talde gogorra da, emaitza onak lortzen ari dena, azken denboraldietan San Mamesen emaitza onak lortuz. Garaipena lortzeko beharrarekin gaude eta hori ondo datorkigu".
Sergio Gonzalez Cadizeko entrenatzaileak bere zigilua jarri dio bere taldeari, talde borrokalaria, alegia. Zuri-gorriak, Valverde bezala, erne ibili beharko dira: "Ez nau harritu bere hasiera onak. Oso lehiakorrak dira eta lehen minututik dena ematen dute. Ondo ikusten ditut, eta iaz baino estualdi gutxiago pasatzeko zer egin behar duten badakite".
Biharkoa denboraldi honetan Athleticen etxean jokatuko den hirugarren partida izango da. Lehoiak San Mamesera itzuliko dira, etxean "puntu gutxi ihes egiten uzteko" asmo argiarekin: "Gure zelaira itzultzeko gogoa dugu, San Mamesen jokatzeko gogotsu gaude. Aurten puntu gutxiago joan behar dira hemendik. Horretarako bi areatan erabakigarriak izan behar dugu. Ea horrela jarrai dezakegun".